Arriskutsua ote 'FaceApp' erabiltzea?

Arriskutsua ote 'FaceApp' erabiltzea? Errealismo handiarekin zahartzen zaituen app honek gure pribatutasuna ezbaian jarri dezake? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/arriskutsua-ote-faceapp-erabiltzea/@@download/image/15633199586041.jpg
2019/07/17
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Errealismo handiarekin zahartzen zaituen app honek gure pribatutasuna ezbaian jarri dezake?
Arriskutsua ote 'FaceApp' erabiltzea?

Errusiako Wireles Lab enpresak sortu zuen FaceApp duela bi urte, eta azkenaldian modan jarri da, argazkietako aurpegiak zahartzeko filtroaren errealismoari esker. Hala, asteotan bolo-bolo partekatu dira zahartutako filtrodun argazki harrigarri zein barregarriak. Orain arte, dena ondo. Baina, zer gertatzen da zehazki FaceApp deskargatu eta bere baldintzak onartzen ditugunean?

App-a biralizatu eta gutxira, hainbat albiste aireratu dira app-ak erabiltzaileen datuak saltzen dituela adieraziz; hura deskargatzeko unean gure pribatutasuna desagertu egiten omen da. App-aren baldintzak irakurtzen baditugu, hasiera batean gure datuak babesten dituztela dirudi; baina ondo irakurrita, baldintzak orokorregiak direla ondorioztatu daiteke, honako esaldia irakurtzean: "Kontutan hartu jasotzen ditugun zure datuak bestelako politika fiskala duen herrialde batera bidali ditzakegula". Hala, FaceApp erabiltzeko baldintzak onartzean, gure argazkiak, izen-abizenak eta gustuko ditugula adierazitako elementuak beste herrialdetako publizitate enpresei igortzeko aukera ematen diegu.

Baina ez hori bakarrik; adituen ustetan, gure aurpegiaren datuak zelatatzeko ere erabili ditzakete. Hain zuzen, Googlek edo Facebookek App hori erosiko balu, gure datu guztiak jasoko lituzke haiekin nahi duena egiteko baimen eta guzti. Oraingoz, errugabeak diren pertsonan publikoki zelatatzea pribatutasun eta askatasun eskubideen aurka doa erabat, eta ez da legala; baina, noiz arte? FaceApp erabiltzea erabaki baduzu beraz, kontuz ibili!