Animaliei buruzko kazetaritza lan etikoa egiteko gomendioak

Beste animaliei buruz kazetaritza lan etikoa egiteko gomendioak
Gaur egun jada ezin dugu defendatu gizakion interesak beste espezietako animalien interesen gainetik direla. Gizateriaren moralaren garapenaren gako nagusietako bat da animalien sufrimenduak axola duela onartzea, bai eta aintzat hartzea ere norbanako baten interesa ezin dela bazter utzi, bakarrik beste espezie batekoa delako.
Oro har onartutako filosofiaren ideia bat da beste animaliek begirune etikoa merezi dutela berezko interesak dituztelako; ideia horrekin bat egin du zientziak ere; Charles Darwinek egin zuen; duela gutxiago ere, ideia hori modu sendo batean nabarmendu dute neurozientziaren, eboluzioaren biologiaren edo etologiaren eta animalien kognizioaren esparruetatik ere –berretsi dute beste animaliek ere sentitzen dutela min fisikoa eta psikologikoa, eta badituztela emozioak eta sentimenduak-. 2012an, zientzialari talde zabal batek kontzientziari buruzko Cambridgeko Adierazpena sinatu zuen; agiri horretan onartu zuten gizaki ez diren animalia gehienek kontzientzia badutela. Bestalde, 2009an, Lisboako Tratatuak gizaki ez diren animalien sufrimenduak arlo juridikoan duen garrantzia onartu zuen, eta Europako legedia osatzeko gako bilakatu zen.
Gomendioen helburua
a.Beste espezietako norbanakoenganako errespetuak gora egitea, berrietan modu zehatz, objektibo eta bidezko batean ager daitezen.
b.Baztertzea gizaki / ez gizaki dualismo faltsua, eta ikuspuntu inklusiboak bultzatzea:
•Aniztasun inklusiboa, aukera emanen diguna errealitatea adierazteko menpekotasunekoa (gizakien hierarkia beste animaliengana) ez den esparru batean; alderantziz, sentitzeko gai diren norbanako guztiak begirune moralaren esparruan barneratuta, espeziea, etnia, kultura, jatorria kontuan hartu gabe.
•Justizia sozial inklusiboa, aukera emanen diguna errealitatea adierazteko errespetuzko eta elkartasunezko esparru batean, espeziearen araberako bazterketa bazter utzita (gizakien eta beste animalien interesek eta eskubideek ez dute elkar bazter uzten).
d. Espezismoaren botere harremanak agerian uztea (harreman horiek beste espezien gaineko zapaltze harremanak legitimatzen dituzte, ustez gizakia nagusi delako); botere harreman horiek, haien egituragatik, jada borrokatzen ari garen beste zapalketen antzekoak dira (matxismoa, arrazakeria, klasismoa, homofobia, kulturaren araberako bazterketa, dibertsitate funtzionala dutenen bazterketa, e.a).
e.Interes publikoaren eta garapen sozialaren alde lan egitea, planetan indarkeriak behera egin dezan. Sufrimenduaren aurrean ezin dugu neutral izan.
Gomendioak
1.Beste espezietako norbanakoen bizitzari buruzko kazetaritza lanak ohiko bilakatzea (ez daitezela noizbehinkako lanak izan, edo testuinguru negatiboetan egindakoak).
2.Ikuspuntu antropozentrikoak saihestea, gizaki ez diren animaliak iturri gisa baliatuz.
3.Gizaki ez diren animalien defentsarako erakundeen berri ematea.
4.Hizkuntza egokia erabiltzea (neutroa eta objektiboa).
Gomendio guztien fitxategia ikusi nahi izanez gero hemen deskargatu dezakezu