Angolak "Yo sí puedo" dio

Luanda, Benguela, Huambo eta Bie Angolako probintziak dira. Kontua da, hango biztanlegoaren analfabetismo maila oso altua dela, eta urrats garrantzitsuak eman nahi dituztela horri aurre egiteko. Horretarako, Kubako gobernuaren "Yo sí puedo" irakaskuntza metodoa aplikatuko dutela adierazi du Antonio Burity da Silva hezkuntza ministroak. Horri esker, milioi bat lagunek oinarrizko ikasketak egin ahal izango dituzte. Orain arte, hogeita hamar herrialdek baino gehiagok erabili dute sistema hori (Venezuela, Bolivia, Espainia, Nikaragua
) eta gainera, arrakasta handia izan du guztietan.