Angel Erro: "Lurrazalean ere topa daitezke gauzak"

Anjel Erro 27 urteko burlatarrak maite du idaztea, baina ez idaztearen ondorio batzuk. Ez ditu elkarrizketak maite, esaterako. Zorionez, lumarekin hobe moldatzen da mikrofono eta grabagailu aurrean baino. Anjelek bigarren poesia liburua aurkeztu du aurten.
Bigarren liburua kaleratu duzu oraintsu: Gorputzeko humoreak, hatxez. Izen horrekin, aditzera ematen duzu liburuan umorea ere aurkitu daitekeela?
Saiatu naiz poema bakoitzak umore pixka bat izaten, bai. Baina gero, berrikusterakoan, ez dakit guztietan lortu dudan, edo horietako asko txiste partikularrak besterik ez diren.
Bestela ere, zelako poemak dira zureak?
Egunerokotasuna egokitu dut, modu ironiko, ziniko, umoretsuan, deitu nahi duzun bezala. Askotan, oso gauza sakontzat hartu da poesia, eta ahaztu egin da lurrazalean ere topa daitezkeela gauzak.
Eta zer diozu eguneroko bizitzaz? Ezkorra zara, baikorra?
Ezkorra, gehienbat. Beti esan izan da: momentuak ihes egiten digu, dena pikutara doa, eta guk gauza txikiak besterik ez ditugu horri eusteko, lagunekin egotea, tabernetara joatea, sexua, maitasuna.
Literaturaren bideak, berez, arantzaz beteta daude. Are gehiago poesiarenak, diotenez
Azken batean, istorio on baten bila dabilenak ez du liburuetara jotzen. Telebista eta zineman baduzu behar duzun epika hori. Poesia bera, musikan bila daiteke askotan, eta hala egiten dute askok.
Elkarrizketak eta halako kontuak, nola daramatzazu?
Ez nago ohituta, egia esan.
Beharbada erantzunik gabeko galderak egiten ditugu kazetariok batzutan?
Edo oso erantzun erraza dutenak, eta horregatik, ez naiz moldatzen erantzutean. Askotan, beste batzuek esandakoa ez errepikatzearren, gehiegi pentsatzen da.
Orduan, ez dago hainbeste esateko poesiari buruz?
Nire ustez, ez. Ez da oso gauza zaila, ez bereziki. Musikari, adibidez, ez zaio hainbesteko transzendentziarik bilatzen, eta literaturari, oro har, eta poesiari bereziki, bai.
Orainari etorkizunetik begiratzen ahalegindu zarela ematen du
Bai, batez ere liburuaren erdian dagoen sailtxo batean. Egunerokotasunari begirada mitifikatzailea ezartzen zaio; eta pixka bat konsziente izan nahi nuen orain gertatzen zaizkidan gauza arruntak, gero, zaharra naizenean, mitifikatuta ikusiko ditudala. Horri ezin itxaronez, orain jarri naiz nire oraina gogoratzen.
Eta ezin zenion zure iraganari begiratu?
Ez, hori idazle zaharrek egiten dute (barre). Niri oraindik ez zait tokatzen.