Ane Miren Garcia Lersundi: Katuei begira ikasi dut bihurrikari izaten"

Ohiko bizimoduaren alferkeriak, urteetan, gogortu egiten gaitu. Halako batean, ia robotak bezala mugitzen gara. "Urteen ajea da", esaten diogu elkarri. Baina hori ez da egia. Galtzaundiak garelako gogortzen gara, egurra bezala zurrundu arte. Baina pertsonak, berez, askoz ere malguagoa izateko ahalmena dauka. Ahalmen hau muturrera eramatea, edo ahalmen hau arte eta bizimodu bilakatzea, horixe da bihurrikari izatea. Gorputzak ez ditu mugak: guk jartzen dizkiogu.
Ane Miren Euskal Herriko bihurrikari bakarrenetakoa da. Horrek, beste apaindurarik gabe, berezi bilakatzen du. Ibarrangeluko 33 urteko neska hau, ordea, bihurritzeko ahalmena alde batera utzita, berezia da. Neska berezia zen, hezurrak eta giharrak uste baino biguinagoak izan zitezkeela deskubritu zuenean, eta berezia izango da ohiko gogortasunera iristeko egunean ere.
Malgutasuna baino berezkoagoa du, akaso, izaera berezi eta punkya; gauzak sentitzen dituen bezala esateko joera arraro hori. Pentsatu eta esan, ahotsa apaldu gabe, borrokarako grina ezkutatu gabe. Amorruaren aldarri hutsa da Ane Miren, jenio biziko emakume urduria, zuzena eta oldarkorra. Baina lanean jartzen denean, arimaren minaz haratago, gorputza ere bagarela gogoratzen duenean, supituki lasaitzen da. Katu urrumati bilakatzen da. Zauriak miazkatzen ditu. Atseden hartzen du, eta bere barrura abiatzen da, zinez den horren bila; ohartzerako, giza korapilo bilakatuta dago.
Bihurrikatzea ariketa fisikoa da, baina beste zerbait ere badagoela ematen du...
Bai, dena elkarrekin doa. Bizkarrarekin ari zara lanean, eta bizkarra da gorputzaren zatirik garrantzitsuena. Bizkarretik doa gure informazio guztia, eta kontzentrazioa erabatekoa da. Badago oso harreman indartsua buruaren eta gorputzaren artean. Azken bi hilabeteetan, adibidez, minez izan naiz. Egoera gogor xamar bat izan nuen, inguruko batzuen atxiloketaren harira, eta, halako batean, ezer berezirik egin gabe, min hartu nuen. Estresagatik izan zen, tentsioagatik. Hor ikusten da harremana estua dela. Lluis Llachekin bira egin nuen, Bartzelonan. Han negoela, lana besterik ez nuen buruan. Gertakariak hor ziren, baina topera nenbilen entrenatzen eta lanean. Etxera itzulitakoan, ordea, bat batean hartu nuen min. Ez da hain egoera arraroa, hala ere. Euskal Herriko bizitza da. Horrelako esperientziak pilatuz doaz, eta, halako batean, pa!, min egiten dute.
Zer sentitzen duzu bihurrikatuta zaudenean?
Ez dut ezer sentitzen, burbuia baten barruan nago; kontzentratuta, arnasa hartzen. Zure buruarekin zaude une horretan, zure munduan; gorputza sentitzen duzu.
Goazen hasierara: Bilboko Zirku Amateurrean hasi zinen, ezta?
Bai. Ez nintzen bihurrikari hasi; monozikloarekin hasi nintzen. Hasieratik esan nuen nik bihurrikari izan nahi nuela, baina hiru baziren zirkuan, eta niri monozikloa eman zidaten. Betidanik jakin dut antzeztu nahi nuela. Berdin zitzaidan zer edo nola: antzerkia, zirkua, zinema... Taularekiko lilura sentitzen nuen. Monozikloarekin hasi nintzen, eta ikuskizun bat egin nuen, bost minutukoa. Hamasei urte nituela, ordea, bihurrikariek alde egin zuten ez dakit ez ote ziren erretiratu, eta niri eskaini zidaten horretan hastea. Bi minutuko ikuskizun bat prestatu nuen.
Eta zer moduz?
Sekulako lotsa pasatu nuen, lotsa ikaragarria. Ni ez naiz bereziki malgua; egitura sendoa dudalako, gogorra. Horrek esan nahi du nik lan handia egin behar dudala, ez dudalako berezkorik. Baina ikaragarri ederra izan zen ikuskizun hura.
Gero, Bilboko etapa amaitu, eta Londresera jo zenuen.
Tira ez zen horregatik izan, baina bai Kontua da etxetik joan nintzela, besterik gabe, eta Londres toki ona iruditu zitzaidala.
Han kaleko ikuskizunak egiten hasi zinen.
Ez nekien ingelesez, eta bihurrikari ere, gutxi nekien. Jendea kalean ikusten nuen lanean, eta hori egin nezakeela bururatu zitzaidan. "Nik ere kalean lan egingo dut", pentsatu nuen. Hitzik gabeko ikuskizunak egiten nituen, bihurritze pixka batekin. Kalean trebea izan behar da; ahalik eta gutxien egin, ahalik eta etekin handiena ateraz. Jendea bildu, hauek han jarri, beste horiek beste puntan, prestatu, eta, azkenean, zertxobait erakutsi. Dirua jaso, eta buelta: jendea bildu Kalea zaila da; bizi handia dago, eta asko eman eta asko kentzen du.
Indartsuenek baino ez dutela irauten diote, ezta? 21 urte arte egon nintzen.
Bartzelonara joan zinen, ondoren, eta han okupazio mugimendukoekin jarri zinen harremanean.
Bai. Ez dizut kontatuko nola iritsi nintzen [kar, kar], baina bai, hara joan nintzen. Okupazioarekin harremanean jartzea oso ona izan zen niretzat. Hori esan beharra dago: okupazioagatik ez balitz, jende askok ez lituzke mukiak ere jango! Eskerrak eman behar zaizkio mugimenduari, zeren eta gure agintariengatik balitz gure alde horrenbeste egiten duten! badakizue zertaz ari naizen. Okupatutako leku batean entrenatzen hasi nintzen, eta bi ikuskizun prestatu nituen. Bata, No me mires que me quiebro, eta bestea, A la hora de cerrar izenekoa. No me mires que me quiebron emakumearen eta animaliaren arteko rol bitxi bat jokatzen nuen, oso polita. Beste ikuskizunean tabernariaren rola jokatzen nuen. Taberna itxi dugu, eta dena jaso beharra dago; hori zen premisa. Hori, noski, gorputza bihurrikatuz kontatzen nuen. Oraindik jarraitzen dut ikuskizun haiek egiten.

Eta han, Bartzelonan, nola dabil ikuskizunaren mundua?
Ikuskizunei evento esaten diete. Han jende pila aritzen da, egiten eta ikusten. Zure lana gustuko badute, han edo hemen jarduteko gonbidapena egingo dizute. Azkenean, izena lortuko duzu, eta errazago izango zaizu lana aurkitzea.
Eta zuk izena lortu zenuen?
Ane Miren bihurrikaria naiz, bai. Badakite nor naizen, zer egiteko gai naizen, nola lan egiten dudan Nik izaera berezia dut, eta itxura ere Askotan jendeak itxuragatik epaitzen du: "Zer egingo ote du honek?", pentsatzen dute. Gero, ordea, harritu egiten dira, zer egiten dudan ikusita.
Ezusteko hori gustuko duzu?
Bai, noski, aurreiritziak apurtzen dituzulako. Eta hori oso ona da.
[Bizkaiko Ea herrian egin dugu hitzordua Ane Mirenekin. Errieta egin digu berandu iristeagatik. Orduak eman ditu argazki saiorako beroketak egiten, eta, iritsi garenerako, hoztuta dago berriz. Sekulako jenioa du, baina irribarre errazekoa da. Ez du irri egiten, ez daki hori zer den; egitekotan, algarak egiten ditu, algara ozenak. Eako parajea ezin ederragoa da udaberrian. "Orain arte lasai izan gara hemen, baina aste gutxi barru udatiar guztiak etorriko dira, eta orduan bukatuko da patxada", ohartarazi digu. Parajea hiritartu gabekoa eta ia basatia dela aprobetxatuz, itsas ertzean egin ditugu argazkiak. Ane Mirenek munduari aurre egiteko erabiltzen duen grina erantzi du aurpegitik. Isildu egin da, kontzentratu. Beroketa gutxi batzuk egin ditu, eta, ezustean, hezur-haragizko korapilo bilakatu da: horrelakorik! Argazkietan ikusteak harritu egiten du, baina aurrez-aurre ikusteak ! Gero etxera joan gara, lasaiago egoteko. "Hemen da", esan du, eta etxe bat seinalatu du. Balkoian, "Euskal Presoak Euskal Herrira" banderola. "Argazkia horrekin egingo dugu", ohartarazi du].
Zu bihurrikari izateak katuekin zerikusia duela esan izan duzu.
Ni baserrikoa naiz, eta katuekin ikasi dut. Zuhaitzetan igota pasatu dut haurtzaroa. Katuek malgutasun handia dute; ikasi gabe, berezkoa. Nik haiei begira ikasi dut, ez baitut maisurik eduki. Oso bereziak dira katuak, lagunak ditut. Asko fio naiz haiekin.
Katuek badute alde basati bat, eta beste bat, urrumatia
Eta? [kar, kar].
Ez dakit identifikatuta sentitzen zaren.
Bai, oso. Ni ere horrelakoa naiz, egoeraren arabera.
Zure izaerak zure lanarekin harreman zuzena duela esango zenuke?
Ez, inondik ere ez. Aurkakoak dira. Ni urduria naiz, oldarkorra, eta lan hau leun egin behar da, poliki, lasai.
Esan nahi dut gizartearekiko ikuspegi kritikoa duzula, eta zure jarduna ere halakoa dela: ez-produktiboa, merkatuaren legeez apartekoa.
Zer da, baina, produktiboa? Nik nahi dudana produzitzen dut, nahi dudan horrentzat. Baina egia da uste dut hori esan nahi duzula nire pentsamendua eta nire ekintzak eskutik helduta doazela. Badut pentsaera jakin bat, eta horren arabera jokatzen dut. Nire bizitza ez da ohikoa izan, ez zait batere gustatzen besteek egiten dutena "besteek ere egiten dutelako" egitea. Bikotekidea, umea, autoa, etxea, hipoteka logika horretan oso sartuta dago gizartea. Niri ez zait hori batere interesatzen.
Hamar urte pasatu zenituen Bartzelonan; nolakoa izan zen esperientzia?
Ikaragarria. Jende asko ezagutu nuen Muntanyako etxean. Borroka asko egin genuen, eta lana ere, erruz.
Eta itzulera?
Etsituta geratu nintzen Euskal Herriarekin topo egin nuenean. Askoz ere gudariagoak ginen lehen. Ez dakit zer gertatu den. Kalea falta da, txinparta, laguntasuna, elkartasuna Ematen digutenarekin geratzen dira gehienak, botereak eman nahi duen horrekin, eta guk nahi duguna hartu behar dugu, geureganatu. Mila gauza dago egiteko, mila gauza borrokatzeko. Ikusten ari naiz hipotekak direla kezka bakarra, hipoteka nazkagarri horiek Askotan esaten didate zorionekoa naizela nahi dudana egiten dudalako bizitzeko: "Noraino zaude prest emateko?", galdetu ohi diet nik.
Bihurrikari izatetik bizi zara?
Bai. Badira garai txarrak, baina bai, hortik bizi naiz. Urteak eta urteak eman ditut egunero zortzi orduz entrenatzen; zertaz bizi behar dut, bada? Bihurrikari batzuek berezkoa dute, eta erraz egiten dute, errazago. Nik indarrez eta entrenamenduz lortzen dut bihurrikari izatea, eta horrek sekulako lana eskatzen dit, sekulako sakrifizioa. Dena den, beste gauza batzuk ere egin behar baditut, egiten ditut. Iaz jangela batean ibili nintzen, adibidez.
Zineman aritu nahi zenuke?
Bai, baina badakizu mundu hori nola dabilen [Zakila zurrupatzeko keinua egin du].
Ez duzu gogorik, beraz
[Kar, kar] Ez! Ez dut inoiz egin, eta ez dut inoiz egingo! Eta hori ez da bakarrik zinema munduan gertatzen; alor askotan gertatzen da.
Baina zergatik aritu nahi zenuke zineman mundu hori bestelakoa balitz? Zerk erakartzen zaitu?
Antzeztea izugarri gustatzen zait. Betidanik. Gainera gauza berriak egiteko irrikitan egoten naiz.
Izan ere, zinema pixka bat egin duzu, baina antzokietan, gaztetxeetan, ekimenetan, omenaldietan ere ibili zara. Hala ere, Durangoko Azokaren kartelaren bidez bihurtu zara, batez ere, ezagun.
Bai? Ez dakit. Agian euskalgintzaren mundu horretan. Durangokoa oso polita izan zen. Txelo Goitiak deitu zidan: bihurrikari baten bila zebilela kartela egiteko. Baietz esan nion, eta argazki mordoa egin genuen, jantziak, txanoak eta abarrekoak aldatuta. Azkeneko argazkia itzela izan zen: Peru abarka eskutan eta txapela buruan ateratzen naizen hori.