Anari: "Disko eta kontzertuen poderioz geurea den soinu bat lortu dugu"

Intentsoa, iluna, biluzia. Bere bideari jarraitu dio Anarik 'Irla izan' lan berrian. Eta ohiko bideari jarraituta topatzen dira gauza berriak ere: hitz eta esanahi berriak, erregistro musikal berriak eta geroz eta indar handiagoa duen zuzeneko bat.
'Zeru Ertza', 'Harriak', 'Ihia', 'Eskuineko bihotza', 'Distantzia', 'Amua'... barrura begiratuta idatzitako letrak dira guztiak. Kanpokoak nagia ematen al du?
Nagia ez da hitza. Doinua, kantaera, norbere bidea atzean... arrazoi asko daude egiteko modu bati lotzen zaituztenak. Egun batetik bestera aldatzea ez da erraza izaten.
Zer da Irla izatea?
Mundutik zugana baino zugandik mundura dagoen distantzia luzeago izatea.
Musikalki erregistro berriak ere ukitu dituzu. 'Distantzia' izan daiteke adibide bat, pop-rock-era eta doinu melodikoagoetara hurbiltzen den pieza bat.
Bai, abesti horrek badu jotzeko eran eta hitzetan beste tonu bat. Guretzat leku berri bat da nahiz eta oso sonoritate klasikoa duen. Borjaren gitarretan dago abesti hori.
Taldeak zure lanetan geroz eta pisu handiagoa duela nabaritzen da.
Bai, hori horrela da. Anari talde bat da gaur egun, nahiz eta jendeak ez sinetsi. Nik abestiak eta hitzak egiten ditut, taldeak beste dena. Disko honetako zenbait zati instrumental izugarri ederrak iruditzen zaizkit eta hori, erabat, taldearena da, ez nirea.
Zuzenekoetan ere oso indartsu zabiltzate.
Gu oso gustura ari gara. Taldekide bakoitza estilo batetik dator, beren talde paraleloek ez dute Anarirekin ez eta beraien artean inongo antzik, baina denon artean, eta denbora, disko nahiz kontzertuen poderioz, geurea den soinu bat lortu dugula iruditzen zait; batzuentzat traketsa, beste batzuentzat gogorra, beste batzuentzat ederra...
Durangoko Azokan lana biniloan eskaintzeko asmoa duzuela jakin dugu. Nolatan?
Bidehuts-ek eginiko opari eder bat da. Inoiz ez da nire abestirik formatu horretan entzun eta luxu bat da niretzat. Bestalde, musikari errespetua adierazteko modu bat ere bada: hainbeste krisi eta krisiondo aipatzen den garaian, diskoetxeak dira, sarri, beraien kantuak segapotora jaisteko erraztasunak eskaintzen dituztenak. Hau kontrako norabidea da.