Amorratuenentzat

Garagardozale amorratuek merkatu zabala osatzen dute. Hauxe eskaintza berria: botila eskurik gabe eusteko aukera dakarren gerrikoa! 30 euro dira, baina, zer nahi duzue esatea, askoz balio handiagoa du galtzen dugun beste horrek, botila esku artean edukitze hori alegia. Zenbat lotsa, tentsio eta izerdi deskargatu ditugu garagardo botiletan?