Amantalen atzean isildutakoak

Kultur arloko hainbat emakumek 1936ko gerra eta gerraostea bizi izandako emakumeen testigantzak taulaturatu dituzte antzerkia, kantuak eta bertsoak uztartuko dituen "Amantalen ahotsa" ikuskizunarekin.
1936ko gerrak sekulako sufrimendua eta injustiziak eragin zituen. Eta gerraostean etorri zen 40 urtetako diktadurak, galtzaileek sufrimendu eta injustiziak isildu beharra. Frankisten altxamendutik 75 urte betetzen diren honetan, bizipen gordin hauek betirako isiltzearen alde agertu izan dira batzuk. Beste hainbatek euren bizitzaren zati handi bat isiltasunean ehortzirik pasa behar izan zutenei ahotsa ematea beharrezko ikusten dute.
Amantala kultur elkartea gerra eta gerraostea jasan behar izan zituzten emakumeen testigantzak taulaturatzeko ideiarekin sortu zen duela urtebete. Ahotsak.com egitasmoan bildutako testigantzen artean 40 aukeratu eta kultur arloko emakume ezberdinekin kontaktuan jartzeari ekin zioten.
Gerrari loturiko pasadizoak ez ezik, orduko bizimodua ere azaltzen dute testigantzek: giroa, eskolako esperientziak, erlijioaren pisua, harremanak Eta hainbat sortzailek onartu dute Amantala elkartearen enbidoa: Agurtzane Intxaurraga arituko da zuzendari lanetan; Ainere Tolosa, Sara Cozar, Maite Bastos eta Naiara Arnedo aktore lanetan; Amaia Zubiria, Arianne Unamuno eta Zaloa Urin kantuan; Maialen Lujanbio bertsotan, Sorkunde Idigoras pianoan, Mirari Irurzun bibolinarekin eta Arantxa eta Eli Ansa txalapartarekin.
Emakume mordo bat mantala jantzita, mantala erantzi gabe urteak egin zituzten emakume haien omenez.
Emanaldi bakarra izango da, Viktoria Eugenian urriaren 7an. Sarrerak salgai daude, bai Viktoria Eugenia antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, bai Interneten, 12 euroren truke.