AMAIA PUERTAS: "Oporretan, itsasoan barrena... uretan marrazo bakarra, neurea!"

AMAIA PUERTAS: "Oporretan, itsasoan barrena... uretan marrazo bakarra, neurea!" ETB1-eko ‘Gu Ta Gutarrak’ saioko kuxkuxera kuttunena kate bereko ‘El Conquistador del fin del mundo’ saioan eta ‘Basetxea’-n ezagutu genuen. Bere ahots alaia ‘Dida Gaztea’-n entzun dezakezu, eta jarraitzaile sorta ederra lortu du Instagramen. BERE ligatzeko sekretuak biluztu ditugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amaia-puertas-oporretan-itsasoan-barrena-uretan-marrazo-bakarra-neurea/@@download/image/SEXUMATON_AMAIA_PUERTAS_2 copia.jpg
2017/05/11
elkarrizketa
ETB1-eko ‘Gu Ta Gutarrak’ saioko kuxkuxera kuttunena kate bereko ‘El Conquistador del fin del mundo’ saioan eta ‘Basetxea’-n ezagutu genuen. Bere ahots alaia ‘Dida Gaztea’-n entzun dezakezu, eta jarraitzaile sorta ederra lortu du Instagramen. BERE ligatzeko sekretuak biluztu ditugu!
AMAIA PUERTAS: "Oporretan, itsasoan barrena... uretan marrazo bakarra, neurea!"

Inoiz bero-bero jarri zaituen telesaila?
Bero jarri nauena estufa da, telesaila ikusten!


Zer da lehen begiratuan segituan erakartzen zaituen hori?
Irribarrea, zalantzarik gabe.


Zein da ligatzeko erabili duzun trikimailurik onena?
Askotan esan didate eskotea dela, baina zin dagizuet nik irribarrea erabiltzen dudala!


Telebistan ateratzeak lagundu al dezake ligatzen?
Zoritxarrez ez… beldurtu egiten dira.


Kuxkuxerako bikotekidea aldatu berri duzu; lehen Nakor, orain Txurru. Zein nahiago?
–Barreak– Ufff oso zaila da erantzuten! Nakor-Txurru pakete bat da!


Non daude hormonak aztoratuago, Conquisen ala GTG-en?
Conquisen hormonak ostia txarrekoak dira… GTG-en, aldiz, lehiakideek sexu-hormonak pil-pilean dituzte.


Zure Instagramanen ikusi dugu estilismoa zorrotz zaintzen duzula; zein da zuretzat janzkera sexyena?
Neska batengan beti da polita intsinuatzea, baina erakutsi gabe. Mutilek, aldiz, pitillo batzuk, kamiseta polit bat edo alkandora ‘guapo’ bat zapatilekin janzten dituztenean zoratu egiten naute!


Inoiz eman dizuten ligatzeko gomendiorik onena?
Nik gehiago eman ditut jaso baino. Eta jaso ditudanean ere, ez diet inoiz kasurik egin; hala doakit!

 


Zein da zure fantasiarik zoroena?
Igogailuan gora, behera eta norabide guztietan aritzea… Zoroa, ezta?


Esperientziarik gozagarriena?
Ufa! Oporretan, itsasoan barrena… Uretan marrazo bakarra, neurea!


Eta traketsena?
Azkena kotxeren batean… Ez dut horretarako adinik –barreak–.


Zer da probatzera ausartuko zinatekeen hori?
Abentura zalea naiz, beraz… Abenturara!


Eta sekula probatuko ez zenukeena?
‘Ez nuke probatuko’ ez da sekula esan behar.