Euskal eduki sortzaileek hitzordua egin dute urtarrilerako

Euskal eduki sortzaileek hitzordua egin dute urtarrilerako Sareetan euskarazko edukia sortzen duten euskaldunak elkar ezagutu eta komunitatea sendotzeko elkartuko dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/euskal-eduki-sortzaileek-hitzordua-egin-dute-urtarrilerako/@@download/image/srtzalak.png
2025/12/19
Sareetan euskarazko edukia sortzen duten euskaldunak elkar ezagutu eta komunitatea sendotzeko elkartuko dira.
Euskal eduki sortzaileek hitzordua egin dute urtarrilerako

Euskal eduki sortzaileek elkar ezagutzeko hitzordua lotu dute. TikToken Ane Urrestik zabaldutako bideoan hala azaltzen du berak: "Zergatik ez dugu elkar ezagutzen euskal eduki sortzaileok? Zergatik ez gara elkartu oraindik? Kristoren ideia ona iruditzen zait. Orduan pentsatu dut jendeari deitzea eta proposamena egitea".

Horren ondoren Ane Urresti eduki sortzaileei deika agertzen da, bazkaria edo afaria egitea proposatuz. Itxuraz ezustean, baina guztiek gustura eta oso gogotsu jasotzen dute proposamena. Bideoan agertzen diren guztiek baiezkoa ematen dute, Julen Unanuek, umorez, baldintzaren bat jartzen duen arren. 

Azaldu dutenez, urtarrilean egingo duten hitzorduaren helburua euskal edukia bultzatzea, denek elkar ezagutzea, eta euskararen inguruko komunitatea sortzea izango da. 

Honako eduki sortzaile hauek parte hartuko dute, besteak beste: Ane Urresti, Alex Etxegibel, Iñigo Aranburu, Oritz Barrenetxea, Nagore Osa, Ibai Romero, Irati Erauskin, Julen Unanue, Nahia Sillero, Aitor Majada eta Ian Ruiz.