Alberto Gastesik jaso du Huhezineman euskarazko film labur onenaren saria

Alberto Gastesik jaso du Huhezineman euskarazko film labur onenaren saria https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alberto-gastesik-jaso-du-huhezineman-euskarazko-film-labur-onenaren-saria/@@download/image/20125153802huhezinema-079.jpg
2012/12/13
berria
Alberto Gastesik jaso du Huhezineman euskarazko film labur onenaren saria
Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak bosgarrenez antolatu duen Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia nagusitu zen maiatzaren 8tik 10era, eta dagoeneko sarituen izenak ezagutzera eman dituzte.


Urte hasieran eman genuen jaialdiaren berri eta dagoeneko badakizkigu irabazleen izenak. Alberto Gastesi zuzendari donostiarrak irabazi du, besteak beste, Euskarazko FIlm Labur onenaren saria, Nontzefilmak lehiaketan ere aurkeztu eta sari berdina eskuratu zuen zuen 'Ekaitza' lanarekin.
Film labur onenaren saria berriz, 'She`s lost control' lanak irabazi du, Haritz Zubillagaren eskutik, eta lan berak Ekoizpen onenaren saria ere eraman du. Sail ofizialeko azken saria, berriz, Publikoaren saria, Gregorio Muroren 'Zeinek gehiago iraun' filmak irabazi du.
Ikasleen lehiaketari dagokionez, Ander Bolibar, Ariane Irazusta, Miren Ormazabal eta Oihan Vitoriaren eskutik zetorren 'Maskarak' filmak jaso du film labur dokumental onenaren saria, ta fikziozko film labur onena 'Ohartxoak' lanak irabazi du, Izaskun Fdz. de Arroyabe, Maitane Serrano, Monika Juaristi, Josu Badiola, Lander Irazola eta Julene Franzesenaren eskutik.
Azkenik, kartel lehiaketari dagokionez, Beñat Floresek jaso du Huhezinema kartel onenaren saria.