Albert Sanchez Piñol : Kalitatea eta arrakasta, elkarrekin

Albert Sanchez Piñol, gaur egun katalanez idatzitako literaturaren egile arrakastatsuenetakoa da.
Bartzelonan jaio zen 1965ean, eta idazlea eta antropologoa da. Duela bederatzi urte argitaratu zuen lehen liburua: Pallasos i monstres. Afrikako diktadoreei buruzko satira gordin hark hautsak harrotu zituen, eta irakurleek eta kritikak arretaz hartu zituzten Sanchez Piñolen hurrengo saiakerak, italieraz eta katalanez argitaratu zirenak: Compagnie difficili eta Les edats d'or.
Benetako arrakasta, ordea, La pell freda (La Campana, 2003) liburuarekin lortu zuen. Epe motzean milaka ale saldu, hainbat sari irabazi, eta Kataluniako idazle garaikide arrakastatsuenetakoa bihurtu zen Sanchez Piñol lehen eleberriarekin. Ordudanik, hogeita bost hizkuntza baino gehiagora itzuli dute, eta liburuan oinarritutako film baten proiektua ere abian da.
Euskarara ere iritsi da La pell freda, Txalaparta argitaletxearen eskutik eta Zigor Garro eta Lander Garro anaien itzulpenarekin: Larrua hotz (2009).
Stevenson, Lovecraft edota Conrad-en lanekin alderatu izan du kritikak eleberri berezi hau, "nahi gabe ere pentsarazteko duen ahalmena" nabarmenduz. Horretarako, istorio eta lurralde berezia asmatu zuen egile kataluniarrak. "Independentzia eskuratu berri duen Irlandako errepublika gaztea inarrosi duen guda zibiletik ihesi, irlandar matxino ohia den protagonistak itsasbideetatik aparte dagoen irla galdu batera joko du, bertako egurats-ofizial izateko asmoz". Bertan, kilometro eta erdi inguruko luzera duen eremuan, faroa, etxola bat, aurreko egurats-ofiziala beharko lukeen gizona eta bere oroitzapenak ditu lagunarte bakar, ustez
Bibliografia
Pallasos i monstres (2000)
Les edats d´or (2001)
Compagnie difficili (2000), Marcelo Fois-ekin batera.
La pell freda (2003)
Pandora al Congo (2005)
Tretze tristos tràngols (2008)
Euskaraz
Larrua hotz (Txalaparta, 2009)