Alain Urrutiaren "Aktionismus" erakusketa, ikusgai Errekalde aretoan

2010ean Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sorkuntza Bekak eskuratu zituzten artisten lanak aurkezten ditu 'Barriek' programak, eta horren baitan kokatzen da Alain Urrutia bilbotarraren erakusketa. Aste honetan bertan zabaldu du 'Aktionismus' Bilboko Errekalde aretoan, eta bertan izango da uztaila hasiera bitarte.
Irudiaren bitartez ikertzeko beharrizanak kezkatzen du Urrutia, eta irudi lausoen bidez islatu du hori.Eguneroko bizitzatik eta errealitatetik ateratako irudiak dira, egunkarietatik eta telebistatik hartutakoak. Film luze batetik ateratako sekuentziak balira bezala, bata bestearen ostean jarrita, istorio elkar gurutzatuen sentsazioa jasotzen du ikusleak, baina eszena independenteak dira, izatez.
Formatu handiko irudi monokromatikoak dira nagusi, errepresentazio figuratiboan oinarrituak. Urrutiaren pintura ideia bat da, teknika baino gehiago. Ez du artearen historiatik jasotako ezagutzekin zerikusirik, ezta egungo merkatuko joerek ezarritako modekin ere. Horren ordez, lanek prozesu konplexu bat jarraitzen dute, istorio amaiezinak sortuz.
Erakusketa maiatzaren 29an zabaldu zuten, eta ekaina osoan zehar izango da ikusgai Bilboko Errekalde aretoan.
1981ean jaio zen Bilbon, eta bertan bizi eta lan egiten du. Nazioarteko hainbat azoketan hartu du parte, hala nola, Madrilgo ARCOn, Lisboako ArteLisboa-n edota Beijing-en egiten den Art Beijing erakusketan.
Ibilbide laburra duen arren, talde erakusketa askotan ere hartu du parte, bere lanak Alex Katz, Julian Opie, Axel Hütte eta Franz Westeren lanekin batera ikusgai izan baitira.

Alain Urrutia