Akuariorako nahi?

Akuariorako nahi? https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2013/10/07
albiste-laburra
Akuariorako nahi?
Orbainarraina da munduko animaliarik itsusiena. Berak irabazi du behintzat Zientziaren Aurreramendurako Britainiar Elkarteak antolatutako lehiaketa; 2000 boto ingurutik 795 izan dira Psychrolutes marcidus izeneko arrain horrentzat. Australiako kostaldean bizi da 600 eta 1.200 metro bitarteko sakontasunean. Desagertzeko arriskuan dauden animalien inguruan gogoeta sustatzeko antolatu dute lehiaketa.