Aitor Huizi: “Bakarkako sexu jardunaz ariko den letra bat sortuko nuke”
Ezin ezetz esan...
Nirea ez den euskalki batean belarrira esandako proposamen beroari.
Oroitze hutsarekin berotzen zaitu...
Kontzertu osteko parranda askok! Adrenalina oraindik odolean duzula ligatzea bezalakorik ez dago!
Eta gogoratzen duzun esperientzia traketsena?
Itsasoan. Ur hotza kontuan hartu beharreko handicapa da... –Barrez–.
Inoiz hautsiko ez zenukeen araua?
Gogoz kontra aritzea: nahi ez dudana, nahi ez dudanean edo nahi ez dudan moduan. Eta noski, hori bera beste(ar)entzat ere errespetatzea arau apurtezina da.
Sexua lagunekin edukitzeak adiskidetasuna kaltetu al dezake?
Sexua eduki nahi badugu, berdin dio zer garen, ala?
Inoiz aritu al zara itxurak egiten?
Oraingoz ez dut horretarako arrazoirik izan.
Aurrekarietarako musikarik egokiena?
Edith Piaf-en La vie en rose, Louis Armstrong-en bertsioan.
Eta eztandarako?
Musika itzali! Kide(ar)en arnasak markatzen duen erritmoa baino hoberik ez dut ezagutu oraindik!
Inoiz saiatu al zara abesti-letra beroren bat sortzen?
Ez naiz oso idazle trebea, baina bakarkako sexu jardunaz ariko den letra bat sortuko nuke. Abesti gehienek binakako harremanez hitz egiten dute, baina halakoak al dira gure esperientzia sexual gehienak?! Denetik egiten dugu, eta hala kantatu beharko genuke!
Euskal panoramako musikari katxarroena? Backstagean sartu eta buelta eta buelta egiteko modukoa...?
Denak sartuko banitu nik kanpoan geratu beharko nuke! Baina izenak emateak grazia kenduko lioke kontuari...
Inoiz, eszenatokitik, bistaratu al duzu pentsamenduak hezetu dizkizun inor?
Ia kontzertu guztietan bada norbait... Jaisten naizenerako alde egin dute ordea!
Egiak al dira elkarrizketa honetan kontatu dituzun guztiak?
Ez. Batzuetan aurrekarietatik eztandara pasatzerakoan ez dit Louis Armstrong itzaltzeko denborarik ematen –Algaraka–.