Airez eginiko banaketa

Airez eginiko banaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/airez-eginiko-banaketa/@@download/image/seatlle_1389183852.jpg
2014/01/10
albiste-laburra
Seattleen (AEB) du biltegi nagusia Amazonek, Interneteko merkataritza enpresa ospetsuenak, munduan barreiatuta 50 biltegi baino gehiago dituen arren. Sare egonkor horrek produktuen banaketa ikaragarri bizkortzen lagundu badio ere, bidalketa-denbora are gehiago murriztu nahi du orain enpresak, eta horretarako robotak edo dronak baliatuko dituztela jakinarazi dute. Amazon Prime Air izeneko programaren bidez, 2,3 kilo baino arinagoak diren paketeak (banatutako produktuen %86) 30 minutu igaro aurretik airez eroslearen etxera eramateko gai izango dira. Aurreikuspenen arabera, bost urteko epean sistema prest izango dute.