Ahuakateekiko dugun obsesioak erleak mehatxatzen ditu

Ahuakateekiko dugun obsesioak erleak mehatxatzen ditu Ekologia arrazoiengatik, geroz eta pertsona gehiagok erabakitzen du begetariano bilakatzea, eta ederto dago hori. Alabaina, kontuan izan behar da, lur-lantze industrializatuek ere, desorekak sortu ditzaketela ingurumenean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ahuakateekiko-dugun-obsesioak-erleak-mehatxatzen-ditu/@@download/image/hass-avocado-415546_960_720-1.jpg
2021/08/05

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ekologia arrazoiengatik, geroz eta pertsona gehiagok erabakitzen du begetariano bilakatzea, eta ederto dago hori. Alabaina, kontuan izan behar da, lur-lantze industrializatuek ere, desorekak sortu ditzaketela ingurumenean.
Ahuakateekiko dugun obsesioak erleak mehatxatzen ditu

Pestiziden erabilerengatik eta deforestazioagatik animaliek habitata galtze dute eta hau erleentzat mehatxu garrantzitsua da. Ondorioa larria izan liteke, kontuan hartzen badugu, elikadura landen lautik hiruk intsektu hauen polinizazioa behar beharrezkoa duela.

Erleen galera arazo globala da eta frogatu da horren arrazoi nagusietako bat laborantzan neonikotinoideak dituzten intsektiziden erabilera dela. Kimiko hauek, nikotinaren antzekoak, intsektuen sistema nerbiosoari eragiten diote. Paralisia sortzen die eta azkenik heriotza. Honela, erleek, orientatzeko gaitasuna galtzen dute eta alzheimer mota bat garatu. Non bizi diren ahazten dute eta noraezean hiltzen dira. Fenomeno hau ahuakate landaketa masiboen inguruneetan behatu da. 

Gainera, paradoxa bada ere, erleak hiltzen dituzten lur-lantzeek ere intsektu hauen polinizazio beharra daute. Ahuakateez gain, tomatea, kafea eta sagarrek ere erleen beharra dute, baita giza kontsumorako erabiltzen diren landareen %75ak ere. Horietaz gain, erleek behiek kontsumitzen dituzten zelaiak ere polinizatzen dituzte eta hauek haragi eta esneki iturri dira guretzat. 

Ahuakateak jopuntuan
Mexiko da ahuakateen ekoizle eta esportatzaile nagusia munduan. Kontsumitzen dugun ahuakateen erdiak mexikotik datoz. Diru asko sortzen duen negozioa bilakatu denez, "urre berdea" izenez ere ezagutzen da bertan ahuakatea.

Ahuakateen lur-eremu hauek, aipatutako arrazoiengatik, erleei eragiten diete. Ez bakarrik erleei, ordea, deforestazioa dakar, pestizidekin lan egiten duten langileek gaixotasunak garatzen dituzte eta negozio honen inguruan krimen antolatu bat dago.

Zorionez, efektu kaltegarri hauen kontzientzia geroz eta zabalduagoa dago munduan zehar. Hain da horrela, JP McMahon, Michelin izardun irlandar chefak, ahuakateei "Mexikoko odolezko diamanteak" deitzen die eta bere jatetxean hauek erabiltzeari utzi dio.