Adin gabekoen menstruazioari buruz hitz egitea debekatzen duen legea onartu nahi du Floridak

Adin gabekoen menstruazioari buruz hitz egitea debekatzen duen legea onartu nahi du Floridak Estatu Batuetako Florida estatuan generoaren, sexualitatearen eta aniztasunaren aurkako lege proiektuak nagusitzen ari dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adin-gabekoen-menstruazioari-buruz-hitz-egitea-debekatzen-duen-legea-onartu-nahi-du-floridak/@@download/image/07ask-teens-superjumbo.jpg
2023/03/22

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Argazkia: Getty

Estatu Batuetako Florida estatuan generoaren, sexualitatearen eta aniztasunaren aurkako lege proiektuak nagusitzen ari dira.
Adin gabekoen menstruazioari buruz hitz egitea debekatzen duen legea onartu nahi du Floridak

Lege berri batek Bigarren Hezkuntza aurretik eskoletan hilekoaz hitz egitea debekatu nahi du medikuen gomendioei entzungor eginez. Hauek haurrekin nerabezaroaz eta gorputzean sortzen dien aldaketez haurrekin hitz egitea gomendatzen dute. 

Lehen menstruazioak 10-15 urte artean dute hasiera, baina bada 9 urterekin lehen hilerokoa duenik. Honek esan nahi du, bigarren hezkuntza hasi aurretik, egon litekeela haurren bat hilerokoa duena. 

Floridako ordezkari errepublikanoa den Stan MacClairen hitzetan legeak hilekoaz hitz egiten duten neskatoentzat mugak izango lituzte. 1069 deitzen den lege proiektu transmisio sexualeko gaixotasunez edo osasunari buruzko irakaspenak soilik onartuko lituzke bigarren hezkuntzara arte. 

Ashley Gant ordezkari demokratak ihardetsi zion neskatoak bigarren hezkuntza baino lehen menstruatzen hasi litezkeela eta argitzeko eskatu zuen ea hauei ere hilekoaz hitz egitea debekatuko ote litzaiekeen. McClain-ek baietz erantzun zion. 

Lege proiektu hau Floridako gobernadorea den Ron DeSantisek sinatzea espero da. Bere helburua Floridako hezkuntza sistema eraldatzen saiatzea da berak deitzen dion woke ideologiaren aurkako borrokan. 

DeSantisen orain arte beste lege proiektu batzuk ere sinatu ditu, hala nola, transgenero atleta ikasleei eskolako kiroletan parte hartzea debekatu die eta klaseetan orientazio sexual eta identitateari buruzko eztabaidak ere mugatuta daude. 

Estrategia hau errepublikanoek kongresuan ere erabiltzen dute. Hain da horrela, espero da laster Kamerak Gurasoen Eskubideen Deklarazioa onartzea. Honen helburua gurasoek euren seme-alabengan autoritate gehiago eskuratzea da.