Adimen Artifizial bat, fase goiztiarrean, minbiziaren zelulak osasuntsu daudenetatik ezberdintzeko gai da

Adimen Artifizial bat, fase goiztiarrean, minbiziaren zelulak osasuntsu daudenetatik ezberdintzeko gai da Espainiar ikerlari talde batek algoritmo bat entrenatu du minbizidun zelulak osasuntsuetatik ezberdintzen ikasi dezan. AA hau gai da fase goiztiarrean minbiziaren zelulak atzemateko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/adimen-artifizial-batek-minbiziaren-zelulak-osasuntsu-daudenetik-ezberdintzeko-gai-da-fase-goiztiarrean/@@download/image/Captura de pantalla 2024-08-28 a las 13.01.21.png
2024/08/30
Espainiar ikerlari talde batek algoritmo bat entrenatu du minbizidun zelulak osasuntsuetatik ezberdintzen ikasi dezan. AA hau gai da fase goiztiarrean minbiziaren zelulak atzemateko.
Adimen Artifizial bat, fase goiztiarrean, minbiziaren zelulak osasuntsu daudenetatik ezberdintzeko gai da

Teknologia hau zaintza-kameretan aurpegiak ezagutzek edo smartphone-ak desblokeatzeko jada erabiltzen da. Espainiar ikertzaile talde batek teknologia hau entrenatu du minbizia atzeman ahal izateko. AINU deitu dute tresna hau eta gai da patroi zehatz batzuk aurkitzeko eta molekulen forma aldaketak behatzeko. 

Lana Nature Machine Intelligence aldizkarian argitaratu da. “Erresoluzio altuko irudien erabilera konbinatuz, zelularen erdigunean dauden aldaketak identifikatzeko gai den AAren algoritmo bat garatu dugu”, azaldu dio elDiario.es egunkariari Pia Cosma-k, ikerketaren autore nagusietako batek. 

Irudi hauen erresoluzioa horren ahaltsua da, AA gai dela patroi zehatzak zehaztasunez behartzeko. Honek esan nahi du, aldaketak gertatu eta gutxira atzeman ahal dituela. Izan ere, minbizidun zelulek egitura ezberdinak dituzte zelula normalekin alderatuta. Entrenamendu askoren ostean AINUk zelulen nukleoaren irudiak behatuta gai da minbizidunak diren ala ez esateko. 

Oraindik garapen fasean badago ere, ikerketaren autoreek uste dute, mota honetako informazioa berebizikoa izango dela medikuentzat, denbora irabaziko baitute eta aukera gehiago izango dute gaixotasuna kontrolatu eta tratamenduak pertsonalizatzeko. 

Hori bai, ikerketako adituek ohartarazten dute oraindik muga asko gainditu behar dituela teknologia honek, ingurune klinikoan txertatu aurretik. Beraz, itxaron egin beharko dugu, baina hala ere albiste bikaina da!