“A Hundred Things Keep Me Up At Night” ****

“A Hundred Things Keep Me Up At Night” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/a-hundred-things-keep-me-up-at-night/@@download/image/Love_is_all.jpg
2009/05/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Love is all
96.zenbakia
Suediako bandaren lan berria New York hiriko What's Your Rapture zigilu interesgarriaren eskutik dator (Fucked Up, Comet Gain, Nodzzz…). Grabazioa pop kutsu handia duen post-punk lana da, baina, agian, new wave esanda nahikoa litzateke. Emakumezkoaren  ahotsak eta saxoak 70eko hamarkadako X Ray Spex punk taldea gogorarazten didate batzuetan. Nolanahi ere, grabazioan askotariko doinuak bildu dituzte. When Giants Fall kantua horren isla da, Jesus and Mary Chain taldeari lapurtutakoa dirudi. Lan bizia da, melodiaz josita, etxeko alfonbran dantzan aritzeko modukoa.