8.000 euroko jostailua

8.000 euroko jostailua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/8000-euroko-jostailua/@@download/image/201031692848.000_euroko_jostailua.jpg
2012/12/13
berria
3 urteko haur batek 8.000 euroko hondeatzeko makina bat erosi du internet bidez, Zeelanda Berrian. Haurraren ama sarean nabigatzen ari zen jostailu batzuk erosi asmoz. Une batez haurra bakarrik utzi zuen eta, konturatzerako, honek erosketa egina zuen. Nahi gabe erosi zuen, antza denez, baina gurasoek disgustu galanta dute.