30 urteko bidearen seme-alabak

Euskal gazte mugimenduaren eta borrokaren hiru hamarkadatako historia jaso dute 'Tximeletak, etengabeko metamorfosia' izeneko dokumentalean. "Tximeletak ez du ahazten beldarra izan zela".
Memoria historikoa berreskuratzeko premia belaunaldi zaharrei atxikitako zerbaiten gisara pentsatzen dugu maiz, baina egungo gure gazteria hainbat urtetako gertakari eta aldaketa sekuentziaren ondorio den moduan, gaur eta hemen egiten dugunak ere eragina izango du etorkizunean. Horregatik, geroari heldu nahi badiogu, iragana ezagutu eta oraina ulertu behar ditugu lehendabizi.
Horrexek bultzatu zituen Topatu gazte proiektu komunikatiboko kideak lan honi ekitera, eta horixe izan dute iparrorratz denbora honetan guztian: azken hiru hamarkada hauetako gazte borrokari lotutako gertakari, irudi eta argazki adierazgarrienak, eta protagonistek beraiek bizitakoaren testigantzak bildu dituzte. Intsumisioaren aldeko borrokatik hasi, ikasle mugimenduaren nondik norakoak jaso, gaztetxeen loraldia, 80ko hamarkadan drogen aurrean izandako jarrerak, nazio erakundetzearen nondik norakoak, Gazte Topaguneak, martxak...
Abendu hasieran aurkeztu berri duten Tximeletak, etengabeko metamorfosia dokumentala da emaitza, hogei elkarrizketatu orotara, tartean, Jasone Manterola eta Aitziber Plazaola Jarrai nahiz Segi gazte erakundeetako kide ohiak hurrenez hurren, Rip taldeko bateria jole izandako Txerra Bolinaga eta Jean Francois Lefort Patxako kide ohia.
Memoria ariketa hutsa baino gehiago, ordea, "gazteriak bere buruaz autokritika egin, berrasmatu eta garai berrietara egokitzeko eduki duen gaitasuna" erakutsi nahi du ikus-entzunezko honek; hortik edo horregatik dator eraldaketaren kontzeptua.
Auzolanean oinarritutako proiektua da hau, tximeletak.net webgunearen bitartez prozesuaren gorabeherak gardentasunez konpartitzeaz gain, inoiz tximeleta izan direnen laguntza jaso dutelako dokumentazioa osatzeko, baita Lazkaoko Beneditarrena ere! Hauen afixa eta pegatina artxiboa inongo osoena da eta.
Bestalde, Siroka musika taldea arduratu da dokumentalari soinu banda jartzeaz.
Lehenik eta behin Durangoko Azokan aurkeztu eta eskualdeka nahiz Txalaparta katalogoaren bitartez zabalduko duten arren, ondoren euren webgunean deskargatzeko aukeran eskegitzeko asmoa dute, "kontatu dugun historia ez baita gurea, gazte borroka osatzen zuten eta duten guztiena baizik".