‘DRUK’: Alkoholismoari buruzko fabula morala

‘DRUK’: Alkoholismoari buruzko fabula morala Giza izaerari eta besteekin erlazionatzeko moduari buruzko gaietan beti arakatu nahi duen zuzendaria da Thomas Vinterberg. ‘Druk’-en alkoholismoa narrazio tresna gisa erabiltzen duen filma da, gaur egungo gizartearen beldurrik handiena argitara ateratzeko: porrotaren beldurra. https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2021/04/21

Testua: Gaizka Izagirre @Gaizka_Izagirre

Giza izaerari eta besteekin erlazionatzeko moduari buruzko gaietan beti arakatu nahi duen zuzendaria da Thomas Vinterberg. ‘Druk’-en alkoholismoa narrazio tresna gisa erabiltzen duen filma da, gaur egungo gizartearen beldurrik handiena argitara ateratzeko: porrotaren beldurra.

FITXA TEKNIKOA:
Zuzendaria:
Thomas Vinterberg
Urtea:
2020
Herrialdea:
Danimarka
Generoa:
Drama
Iraupena:
116 minutu
Non ikusi?
Apirilaren 9tik aurrera zinema aretoetan



Zeri buruzkoa da?
Institutu bateko lau irakaslek esperimentu sozial bat egitea erabakitzen dute: lanorduetan alkohola kontsumitzea, gorputzean gehienez 0,5º-ra iritsi gabe, baina maila hori mantenduz, nola erreakzionatzen duten eta euren bizitzei eman diezaieketen aldaketak egiaztatzeko. Finn Skårderud izeneko psikologo norvegiar batek, pertsonak, odoleko alkohol mailan 0.5eko defizitarekin jaiotzen direla dioen teoria osatu zuen. Baten batek esan lezake alkoholarekin zuzenean lotzen diren historiako izen handiek berresten dutela hori; Ernest Hemingway edo Winston Churchillek, esaterako.

Zergatik ikusi?
Hipotesi zoro hori, filmeko lau protagonistek frogatuko dutelako eta hortik tiraka, pelikulak hainbat alderdi garrantzitsu jorratzen dituelako: giza izaera, gizakiak mozkortzeko edota alkohola kontsumitzeko duen premia geldiezina, gizatasuna kentzea eta indibidualismoa, eta gizartearen inhibizioa, besteak beste. Une batez komedia frantsesaren kutsua badu ere, azken mezutzat porrotaren beldurra eta porrota zein galera barneratzeko gizakiak duen zailtasunen inguruko drama bat dela esango nuke. Esperientzia hordigarria da zalantzarik gabe, eta Vinterberg-ek, ñabarduraz betetako gidoi bati esker, trebetasun eta dotorezia uhina duen ekoizpena gauzatzea lortu du.

Ezinbestekoak:
Alkoholaren gaia sarritan ikusi dugu pantaila handian, baina hauek, nire ustez, gidoian ukitu kritiko bat txertatu dioten ezinbesteko izenburuak:
•    Patrick Melrose  (Edward Berger, 2018).
•    Submarino (Thomas Vinterberg, 2010).
•    Crazy Heart  (Scott Cooper, 2009).