2000. urtetik idorteak %29 hazi dira

2000. urtetik idorteak %29 hazi dira Nazio Batuen konbentzio batean horrelaxe adierazi da. Mundu mailako neurriak ere exijitu dituzte honi irtenbidea topatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/2000-urtetik-idorteak-29-hazi-dira/@@download/image/sequia.jpg
2022/05/25

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Nazio Batuen konbentzio batean horrelaxe adierazi da. Mundu mailako neurriak ere exijitu dituzte honi irtenbidea topatzeko.
2000. urtetik idorteak %29 hazi dira

"Txosten honetan burututako ikerketa eta zifra guztiek helmuga berdina dute: lehorten larritasunaren goranzko joera. Joera honek, gizarteari eragiteaz gain sistema ekologikoetan ere eragina izango du, planetako bizitza guztien biziraupena baldintzatuz, gure espeziea barne", adierazi du Ibrahim Thiaw, konbentzioko idazkari exekutiboak.

Txostenak lehortearekin lotura zuzena duten hainbat informazio eta datu biltzen ditu eta Konbentzioko Herrialde kideak diren 196 estatuk hartu behar lituzketen hainbat erabaki zehazten ditu. Thiaw-ek baieztatu du "gizakia bidegurutze batean" aurkitzen dela idortearen kudeaketari dagokionez, eta beharrezkoa dela berau murrizteko neurriak ahalik eta arinen hartzea, eskura ditugun tresna guztiak erabiliz. 

Irtenbide posible moduan, lurraren emankortasuna berreskuratzeko gure pasaiak hobeto egituratu eta eraiki behar dela dio, ahal den neurria natura imitatuz eta eraginkorrak diren sistema ekologikoak sortuz. 

Hauek dira idortaren aurka ekintzak burutzen hasteko zehazten dituzten hainbat arrazoi:
-Lehorteen kopurua eta iraupena %29 hazi da 2000. urtetik.
-1979 eta 2019 urteen artean jazotako ustekabeko metereologiko eta klimatikoek desastreen %50 eragin dituzte.
-Idorteak katastrofe naturalen %15 dira, baina biktima asko sortzen dituzte. 1970-2019 urteen artean 650.000 inguru.
-Idorteek, mundu mailan, galera ekonomikoak sortu dituzte. Gutxi gora behera 124.000 milioi euroko galera 1998-2017 urteen artean.
-2022 honetan, 2.300 milioi pertsona baino gehiago estres hidrikoari aurre egin beharrean aurkitzen dira. 160 milioi ume inguru lehorte larri eta luzeak jasaten dituzte. 

Ahalik eta azkarren neurriak hartzen ez badira estimatzen da 2023. urterako 700 milioi pertsonak euren bizilekua utzi beharko dutela idorteak direla eta. 2040. urterako lau umetatik bat ur eskasia duten guneetan biziko dira. 2050. urterako, uste da, idorteek, munduko biztanleriaren laurdenari eragingo diola.