10.000 pausoen mitoa?

10.000 pausoen mitoa? Jende askok neurtzen du egunean emandako pauso kopurua eta 10.000ra iristeko ahaleginean ibiltzen da, hori omen delako osasuntsu mantentzeko gutxieneko kopurua. Hala ote da, ordea? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/10-000-pausoen-mitoa/@@download/image/bihankahaundi.jfif
2021/05/11

Maitane Legarreta Etxezarreta

Jende askok neurtzen du egunean emandako pauso kopurua eta 10.000ra iristeko ahaleginean ibiltzen da, hori omen delako osasuntsu mantentzeko gutxieneko kopurua. Hala ote da, ordea?
10.000 pausoen mitoa?

Harvard unibertsitateko I-Min Lee epidemiologia irakasleak honen jatorriari buruzko ikerketa egin du eta marketin estrategia hutsa dela ondorioztatu du. Irakaslearen arabera, 1965ean podometroak saltzen zituen enpresa japoniar batek '10.000 pausoen neurgailua' adierazten duen izena ipini zion produktuari. Japoniako ikerlari batzuekin hitz egin ondoren, zenbakia japonieraz duen sinboloagatik hautatu zutela uste dute, ikurrak () ibilian dabilen pertsona baten itxura duelako. Antza denez, podometro honekin lotura izan zuen Kyushuko Osasun eta Ongizate unibertsitateko Yoshiro Hatano akademikoak, eta honek ariketa fisikoaren onuren inguruko ikerketa jarri zuen abian Olinpiar Jokoen atarian. Hiritarrek egunean 4.000-6.000 pauso ematen zituztela konturatu ziren eta kopurua 10.000ra igoz gero, 300 kaloria gehiago erreko zituztenez, argal mantentzeko modua izango zutela pentsatu zuten. Dirudienez, ez zegoen zehazki zifra hori aukeratzeko arrazoi sendorik. 

Egunean zenbat pauso ematea komeni da, orduan? I-Min Leenen azterketari kasu eginez gero, 7500 inguru. 16.000 emakume estatubatuarren paseo-ohiturak eta heriotza-tasa aztertu ditu Leenek, eta 4.400 pauso bitarte egiten dituztenen heriotza-tasa batere ibiltzen ez zirenena baino dezente baxuagoa dela ikusi du. Hobekuntza 7.500 pausora arte nabaritzen da, eta badirudi hortik gora onura ez dela esanguratsua.