ZUZENEKO MUSIKA ARRIGURIREN BEGIETATIK

ZUZENEKO MUSIKA ARRIGURIREN BEGIETATIK Ziur ikusi duzula Bermeoko Arriguri Ekoiztetxeak sortutako lanen bat; Eskean Kristö-ren "Zaldiak Negarrez" abesti dotorea are dotoreago bihurtzen duen bideoklipa edota Gatiburen "Salto!" abestiaren bideo ezin samurragoa. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zuzeneko-musika-arriguriren-begietatik/@@download/image/53764613_1227322964088545_7879295277503348736_o.jpg
2019/03/25
berria

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Ziur ikusi duzula Bermeoko Arriguri Ekoiztetxeak sortutako lanen bat; Eskean Kristö-ren "Zaldiak Negarrez" abesti dotorea are dotoreago bihurtzen duen bideoklipa edota Gatiburen "Salto!" abestiaren bideo ezin samurragoa.
ZUZENEKO MUSIKA ARRIGURIREN BEGIETATIK

Bideoak ikusi besterik ez dago ohartzeko irudia muturreraino zaintzeaz gain, Arrigurikoak musikazalek sutsuak direla eta horregatik ikus-entzunezko proposamen interesgarri bat dakarte. Gaur bertan bideo bilduma bat argitaratuko du ekoiztetxeak euskal musikagile anitzekin elkarlanean. Arraten izeneko proiektua Gernikako Lekuek festibalean aurkeztu zuten martxoaren 12an Eneritz Furyak eta Birkit artisten zuzeneko kontzertuekin batera. Ekitaldia grabatua izan zen eta Arrate bildumaren parte izango da Keu Agirretxe, Amorante, Nerabe eta beste hainbat artistekin batera.

Arraten proiektua zuzeneko soinuaz eta plano sekuentzia batekin grabatutako bideo bilduma bat litzateke. Arriguri Ekoiztetxeak musikaren alorreko hainbat artistei hiru bideo grabatzeko proposamena luzatu die. Helburua bi kantu propio eta formatu akustikoan bertsio bat grabatzea izan da.

Lehen denboraldi honetan, arestian aipatutako Keu Agirretxe, Amorante eta Nerabe taldeez gain, Inun, Estankona, Urgatz eta Nizuri Tazuneri taldeek parte hartuko dute. Alta, dirudienez hau hasiera baino ez da, denboraldi gehiago garatzeko asmoa baitago. Musikazaleok zorioneko gaude.