"Petti eta Etxeko Uzta"

"Petti eta Etxeko Uzta" https://www.gaztezulo.eus/albisteak/quotpetti-eta-etxeko-uztaquot/@@download/image/29p15-2.jpg
2003/04/04
kritika
Testua: Julen Azpitarte
Petti
29.zenbakia
"Petti eta Etxeko Uzta"
Kantautore nafarraren hirugarren lana da hauxe. Oraingoan, estilo akustikoa baztertu du eta soinu elektrikoak jorratu ditu, rock and roll kantu biribilak sortzeko. Bertan, Neil Young, Dream Syndicate edota Screaming Trees rock musikarien eta taldeen eraginak antzematen dira, baina beti beratarraren ukitu pertsonala nagusi dela. Lan sakon bezain sendoa lortu du eta egundoko rock taldea du lagun, Etxeko Uzta, alegia. Ezinbestekoa.