Belarrietako entzungailuak garbitzeko aholkuak

Belarrietako entzungailuak garbitzeko aholkuak Sarri erabiltzen ditugu, baina ahaztu egin ohi zaigu behar bezainbeste garbitzea. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/belarrietako-entzungailuak-garbitzeko-aholkuak/@@download/image/pexels-artempodrez-4816800.jpg
2026/07/03

Testua: Maitane Legarreta

Sarri erabiltzen ditugu, baina ahaztu egin ohi zaigu behar bezainbeste garbitzea.
Belarrietako entzungailuak garbitzeko aholkuak

Gaur egun askok erabili ohi ditugu entzungailuak edo aurikularrak eguneko hainbat momentutan: lanera bidean edo bueltan, kirola egiten ari garela, etxean podcasten bat entzuten edo telesail bat ikusten, lanean ari garela... 

Kontua da aurikularrek bakteria asko izaten dituztela azalarekin etengabeko harremana eta igurtzia dutelako. Horretaz gain, kaxatik kanpo ere gordetzen ditugu askotan, esaterako poltsikoan, motxiletan edo poltsan. Hori dela eta, tarteka garbitzea komeni da zikinkeria eta bakteriak pila ez daitezen. 

Belarri barruko entzungailuen kasuan, silikonazko kuxinak kendu eta ur epelarekin eta xaboi neutroarekin garbitzea gomendatzen dute, eta lehortzen uztea berriz jantzi aurretik. Entzungailuaren zati gogorra, berriz, pixka bat bustitako zapi batekin garbi daiteke, beti ere likidorik ez sartzeko moduan.  Bozgorailuaren sarean metatutako argizaria edo hautsa eskuila leun batekin edo kotoizko zotz batekin kendu, kontu handiz.

 

Belarrien kanpoaldean, gainean edo bueltan, jartzen direnetakoa bada, kuxinak hezetutako zapi leun batekin garbitzea komeni da. Ahal bada, material elektronikoetarako egokiak diren toailatxo desinfektatzaileekin. Oihala duten tokietan pilatutako hautsa kentzea ere gomendagarria da.

Garrantzitsua da lixiba, azetona edo produktu urratzailerik ez erabiltzea, entzungailuak itzaltzea garbitu aurretik, eta gailuak uretan ez sartzea. Sarri samar garbituz gero, gehiago iraungo dute. Bestetik, aurikularrak bere kutxan sartu, edo, ezin denean, toki lehor eta garbi bartean.