Zinemaldian ez galtzeko gida

Zinemaldian ez galtzeko gida https://www.gaztezulo.eus/albisteak/zinemaldian-ez-galtzeko-gida/@@download/image/gaztezulo_big_k_1472826424.jpg
2016/09/02
berria
Zinemaldian ez galtzeko gida

Donostia Zinemaldiaren glamour eta lilurakitsututa al zaitu? Ez larritu, gomendio hauekin zinemaren festa handiazgozatuko duzu!

Astebete eskas falta da Donostia Zinemaldiaren64. Edizioak bere alfonbra gorria zabaldu dezan, eta dagoeneko aurtengosorpresa handienak badakizkigu. Sarrerak laster jarriko dituzte salgai;aukeratu al dituzu zure gustoko filmak? Zure burua pixka bat galduta ikustenbaduzu, ez larritu; hemen gomendio batzuk topatuko dituzu zuk ere gozatudezazun!!

Aste guztian zehar, EGUNERO GOMENDIO BAT eskainiko dizu Gaztezulok!

ZINEMA ETA GASTRONOMIA: Culinary Zinema

Culinary Zinema saileko zazpi filmek janariaren jatorriei, tradizioei etaetorkizunari buruzko istorioak kontatuko dituzte. Sei dokumental etafikzio-film luze bat lehiatuko dira Tokyo Gohan saria eskuratzeko, zinema etagastronomia bateratzen dituen Donostia Zinemaldiaren sailean. Turkiako,Argentinako eta Kalifornia Behereko sukaldaritza; Japoniako merkatuak, Taiwangoerrezeta-liburu familiarra, eta intsektuak eta janari-soberakinaksukaldaritzaren oinarri gisa: horra hor zer osagai izango dituen 64. DonostiaZinemaldiko menuak.

- Emanaldi eta afarietarako baterakosarrera-txartelak irailaren 5ean jarriko dira salgai, 70 euroko prezioan, Zinemaldiaren eta Kutxabanken webguneen bitartez.Filmak ikusteko soilik diren txartelak, aldiz, irailaren 11tik aurrera jarrikodira salgai, 7,20 euroan.


Eta astelehenean: Donostia Sariak eta galak.











.