Nagore Gonzalez: Jolasa den guztiari ondo deritzot

Nagore Gonzalez: Jolasa den guztiari ondo deritzot https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2015/01/15
elkarrizketa
Nagore Gonzalez: Jolasa den guztiari ondo deritzot
Nagore Gonzalez (Bilbo, 1987) magisteritzako ikaslea da, eta taberna batean egiten du lan. Pantailaren beste aldean, ordea, Arraldeko erasmus ikasle italiarra da. Antzerkian trebatua izan arren, ‘Goenkale’ izan da kamera aurrean jartzeko aukera eman dion estreinako proiektua.


Paola Sorrentinok diru aurrerapenak eskatzeko duen aurpegia al duzu zuk ligatzeko? Kar, kar, kar. Oso espresiboa naiz eta mila aurpegitxo jartzen ditut. Ligatzeko egiten dudan ez dakit… badut bestelako errepertoriorik!

Erasmus italiarra da Paola; topikoak jarraituz, ikaragarri ligatu behar du. Zuk bezainbeste? Nik uste dut Paolak nik baino gehiago ligatzen duela. Ni ez ligatzen saiatzen naiz… Batez ere bikotea daukadalako!

Antzeztu behar al da ligatzeko?
Ez, egokiena zaren bezalakoa azaltzea da. Imajinatu ligatzen duzula eta zerbait sortzen dela. Antzezten hasi bazara, pertsonaia mantentzea zaila egingo zaizu.

Mozorroak ohean. Alde edo kontra?
Alde. Jolasa den guztiari ondo deritzot. Bikotearekin luzaroan egonik modu berriak bilatzea ona da.

Zein da egin dizuten sexu proposamenik zoroena?
Edo ez ditut zorotzat hartu edo ez dizkidate proposatu.

Zerk pizten zaitu?
Mezu batek, laztanek, begiradek, hitzek, momentuek… Gauza askok!

Eta zer ezin duzu jasan?
Presaka ibili behar izatea.

Zer behar da Nagore Gonzalez konkistatzeko?
Konkistatuta nago jada… Baina fisikoki nire gustuko mutila izan behar luke, eta pertsona moduan interesgarria izan beharko litzateke.

Nola hasten da gau bero perfektua? Lagunekin juergan, eta gero, hortik eskapatzen.

Zein da txortan egiteko gehien gustatzen zaizun lekua? Ohean egoten naiz gustura, baina tarteka aldatzea ez dago gaizki.

Egingo al zenuke inoiz biluzirik?
Bai, proiektuan konfiantza baldin badut, bai. Biluztasuna naturaltasunez ikusten dut.