Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako...

Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako... https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/09/20
umore-tira

176.zenbakia
Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako...
"Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta
dakitenak aspergarri hutsak direlako"


Merkatal zentrutik zerealak, gailetak, arroza, makarroiak, tomatea, patatak, tipula, sekula irakurriko ez duen udazkeneko sukalde-errezeten liburua, komuneko papera eta ezin konta ahala produktu karroan zeramatzala zerbait falta zuela ohartu zen guraso nekatuari entzuna: "Ume bat supermerkatuan ez da galtzen ez daukatenek ikusten ez dutelako, daukatenek ahaztu dutelako baizik".

Udako egunsenti batean hamaikagarrenez txosnako barra likits eta bustian ukalondoak jarri ondoren berriz ere gaua behar baino garestiago aterako zitzaiola ohartu zen betaurreko berdedun gazteari entzuna: "Txosnetako edalontzi bat ez da galtzen ez daukatenek lapurtu dutelako, daukatenek aurreko tabernan ahazten dutelako baizik".

Etxetik ateratzerako lehenengo aldiz eguraldi iragarpena ikusi eta sekula hartu ez duen oihal sintetikoak apaindutako metalezko egituradun gailua eskutan jaso arren, behar denean falta duela ohartu denari entzuna: "Aterki bat ez da galtzen ez daukatenek erosten ez dutelako, daukatenek abandonatu egiten dutelako baizik".