Garbiketarako produktuak kartoizko ontzietan

Garbiketarako produktuak kartoizko ontzietan Gero eta enpresa gehiago ari dira beren produktuak merkaturatzeko ontziak birplanteatzen jasangarriagoak izan daitezen eta ingurugiroarekiko ahalik eta inpaktua gutxien izan dezaten. Izan ere, ekoizten diren plastiko hondakinetatik erdia egunerokotasunean kontsumitzen ditugun ontzietatik datoz. Eta noski, plastikoa ez denez biodegradagarria ontzi horiek zabortegietan galduta bukatu ohi dute edota ozeanoaren sakontasunean ezkutatuta, milaka eta milaka bizidunen ekosistema kutsatzen. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/garbiketarako-produktuak-kartoizko-ontzietan/@@download/image/cleancult-0002.jpg
2019/03/05
albiste-laburra

Testua: Jaione Dagdrommer

Gero eta enpresa gehiago ari dira beren produktuak merkaturatzeko ontziak birplanteatzen jasangarriagoak izan daitezen eta ingurugiroarekiko ahalik eta inpaktua gutxien izan dezaten. Izan ere, ekoizten diren plastiko hondakinetatik erdia egunerokotasunean kontsumitzen ditugun ontzietatik datoz. Eta noski, plastikoa ez denez biodegradagarria ontzi horiek zabortegietan galduta bukatu ohi dute edota ozeanoaren sakontasunean ezkutatuta, milaka eta milaka bizidunen ekosistema kutsatzen.
Garbiketarako produktuak kartoizko ontzietan

Horregatik, Cleancult garbiketa enpresak ontzi-garbigailuak, eskuko xaboi eta orotarako garbigarriak kartoizko ontzietan saltzen ditu, esnea edo zukuak balira moduan. Horiez gain, arropa garbigailu eta plater-ikuzgailuentzako pastillak paperezko poltsetan merkaturatzen dituzte.

Cleancult marka urte hasieran sortu zuten New York hirian 24 urteko bi gaztek. Helburua garbiketarako produktu jasangarriak kontsumitzaileen eskura jartzea da. Hori dela eta enpresa honetan ontziak biodegradagarriak diren materialekin eginak daude eta garbiketa produktuek ez dute osagai kimiko sintetikorik. Beren web orrian informazio zabala ematen dute produktu horien osagaien inguruan. Osagai horien artean aurkitu daitezke erromero estraktua edota koko olioa.

Ideia ederra bada ere, argi dago ez garela plastiko kopurua jaistetik hurbilago egongo enpresa handiek ere berdina egiten ez badute. Zoritxarrez, horrelako ideia jasangarriak enpresa txikien ekimenak izan ohi dira. Multinazionalek oraindik ez dute serio hartzen jasangarritasuna eta horregatik, plastikozko ontzien kontsumoa izugarri handia da eta gure ozeanoetako arrainak desagertzearen arrazoi nagusia. Ea horrelako proiektuen berri enpresa handietara iristen den eta apurka apurka bide garbiago bat hartzea erabakitzen duten. Bitartean, guri dagokigu kontsumitzaile bezala eskura ditugun aukeren artean, ahal den neurrian, jasangarriena aukeratzea.