Amatasun feminista eraikitzeko unea

Amatasun feminista eraikitzeko unea Bada garaia amatasuna etengabeko zerbitzari, edota 'superwoman' konplexu moduan ulertzeari uztekoa. Patriarkatuak erakitako arketipoak suntsitzeko prest? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/amatasun-feminista-eraikitzeko-unea/@@download/image/img_tamiguet_20180917-114312_imagenes_lv_getty_gettyimages-550343955-kTAB-U46753635204vQF-992x558@LaVanguardia-Web.jpg
2019/04/08
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Bada garaia amatasuna etengabeko zerbitzari, edota 'superwoman' konplexu moduan ulertzeari uztekoa. Patriarkatuak erakitako arketipoak suntsitzeko prest?
Amatasun feminista eraikitzeko unea

Ama perfektua*, ezkondua, monogamoa, besteentzat bere burua eskaintzen duena, etxeaz, haurrez eta bere lanbideaz arduratzeko gai dena, guzti hori zoriontsu egiten duena, familia bere amets eta helburuen gainetik jartzen duena. Halakoa da kapitalismoak eta patriarkatuak eraiki duten amatasun eredua. Feminismoari esker, baina, eredu hori birrintzen hasi da, baina, ba al dakigu nola eraiki amatasun feminista?

Amatasuna nahi bezala bizitzea eta bizitza laboralean aurrera egitea oraindik ere ia ezinezkoa da emakumeentzat. 16 asteko aitatasun baimen berriak aukera berri bat ekarriko du haurren zaintza ohiturak birplanteatu eta eredu berriak eraikitzeko. Hemendik aurrera, aita berriek denbora gehiago izango dute seme-alaben ardura bere gain hartzeko, baina... prest al gaude amatasun eta aitatasun rolak moldatzeko?

Amatasun feminista eraikitzeko ezinbestekoa da orain arte esan diguten guztia birplanteatu, desikasi eta norberak bere eredu propioa probatzeko askatasuna izatea. Lehen pausoa, orain arte gizarteak amatasunaz esan duenari entzungor egin eta norberak bere sistema sortzea litzateke; ama edo aita "on" baten definizio tradizionala deseraiki, haurren zaintza eredu berriak eraikitzeko. Ez da lan erraza; hasteko, etxe batek eta haurren heziketak aurrera eramateak eragiten duen zama mentala banatzen ikasi behar dugu. Hala, gizonek zama mental hori bere gain hartzen hasi behar dute, eta aldiz, emakumeak delegatzeko prest egon behar dira. Beste modu batera esanda; dagoeneko ez du balio "Laguntza behar baduzu esan" esaldia erabiltzeak. 

Lege berriari esker, gizonek haurren heziketan gehiago inplikatzeko aukera izango dute, baina oraindik asko dago egiteko; urtebetean aitatasun bahimena %150 igo den bitartean, amatasun baimenak ez dira aldatu 1989 urtetik. Aitatasun baimenak luzatzea beharrezkoa zen, bai, baina amatasun baimenek ere eskatzen dute berrikuspen bat. 

Garrantzitsuena da ulertzea ez dagoela amatasuna edota aitatasuna bizitzeko modu bakarra; familia guztiak berdinak ez diren moduan, antolatzeko moduak ere ezberdinak izango dira, eta denak baliogarriak. Hori, bai, lege berriak balio beharko du amen eskubide laboralak bermatzen laguntzeko eta gurasotarun ereduak orekatzeko. 

ARTIKULU HAU INTERESATU BAZAIZU:

NOLA HEZI SEME FEMINISTA BAT