Harvey Weinstein, beldurrezko film baten protagonista

Harvey Weinstein, beldurrezko film baten protagonista Brian de Palma zuzendariak pertsonaian oinarritutako filma egingo du; ikustera ausartuko zara? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/harvey-weinstein-beldurrezko-film-baten-protagonista/@@download/image/brian-palma-weinstein.jpg
2018/06/11
albiste-laburra
Brian de Palma zuzendariak pertsonaian oinarritutako filma egingo du; ikustera ausartuko zara?
Harvey Weinstein, beldurrezko film baten protagonista

Zinemaren industriako munstroak beldurrezko film bat inspiratuko du. Hala adierazi du Brian de Palma zuzendariak; Harvey Weinsteinen sexu eskandaluak oinarritzat hartuko ditu bere hurrengo pelikula egiteko. De Palmaren esanetan, pertsonaiak ez du Weinsteinen izena eramango, baina ekoizleari egotzi dizkioten eraso eta abusu guztiak hartuko ditu pertsonaia osatzeko oinarri moduan.

 

Erabakia ez da denen gustukoa izan; De Palma ez da istorioa pantailara eramatera animatu den bakarra, eta orain arte gertaerekin zinema egiteko asmoa azaldu duten guztiak gizonak izan dira. Horregatik, #MeToo mugimenduak aldarrikatu du emakumeek dutela gertaera horiek kontatzeko betebeharra, beren ikuspegia azaleratzeko aukera izan dezaten. Eta zuk, zer uste duzu?