Israelen aurkako boikota Eurovision jaialdian

Israelen aurkako boikota Eurovision jaialdian Musika jaialdiari esker kezko hesi bat eraiki dute, Gazako hilketak eta Siriako aire erasoak ezkutatzen dituena. Hainbat artista palestinar zein israeldarrek jaialdiaren aurkako idatzia sinatu dute. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/israelen-aurkako-boikota-eurovision-jaialdian/@@download/image/5cd5915086f53.jpg
2019/05/13
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Musika jaialdiari esker kezko hesi bat eraiki dute, Gazako hilketak eta Siriako aire erasoak ezkutatzen dituena. Hainbat artista palestinar zein israeldarrek jaialdiaren aurkako idatzia sinatu dute.
Israelen aurkako boikota Eurovision jaialdian

Historian lehen aldiz, Eurovision musika jaialdia Tel Aviv hirian ospatuko da. Ez da Israelek jaialdia irabazi eta antolatzen duen lehen aldia; azken 40 urteetan, herrialdeak hiru aldiz irabazi du, eta hiruetan Jerusalem hiriburuan antolatu da jaialdia. Aurten baina, Tel Aviv izan da aukeratutako eszenatokia; noski, horren atzean arrazoi politiko garbia dago. 

Hain zuzen, Benjamin Netanyahu Israelgo presidenteak hiriburuan ospatu nahi zuen jaialdia, baina azken gertaerek eszenatoki aldaketa egitera behartu dute. Hain zuzen, Gazaren aurkako azken eraso bortitzak kontuan hartuta, sekulako eskandalua litzateke Eurovision bertan egitea. 

Dena den, Eurovision jaialdia ezin hobeto etorri zaio Netanyahuri aurpegi zuriketa egiteko Europaren eta munduaren aurrean; azken astean Youtuben igo dituzten bideoek Israel ireki, moderno eta baketsu bat erakusten dute, gatazkarik edota liskarrik existituko ez balitz bezala. 

Asko dira aurtengo Eurovision edizioaren aurkako boikota eskatu duten artista eta pertsonaia ezagunak, bai europatik eta baita palestinar eta israeldarren aldetik ere. Hain zuzen, BDS kanpaina jarri dute martxan, eta azken hilabeteetan gogor salatu dute Israelek palestinar lurretan darabilen okupazio odoltsua. Alta, Israelek kontrakanpaina zibernetiko gogorra jarri du martxan; hala, jaialdiaren aurkako BDS kanpainan klik egiten baduzue, orain Israelen aldeko aurpegi zuriketa garbia egiten duen propaganda webera iritsiko zarete.