Txakurrari eguzkitako betaurrekoak jarri behar dizkiot?

Txakurrari eguzkitako betaurrekoak jarri behar dizkiot? Maskotak badituzu, ziur zure buruari galdera hauek egin dizkiozula. Hemen erantzunak: https://www.gaztezulo.eus/albisteak/txakurrari-eguzkitako-betaurrekoak-jarri-behar-dizkiot/@@download/image/can-cats-eat-dog-food-header.jpg
2019/06/14
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Maskotak badituzu, ziur zure buruari galdera hauek egin dizkiozula. Hemen erantzunak:
Txakurrari eguzkitako betaurrekoak jarri behar dizkiot?

Etxeko animaliekin bizitzea ez da beti erraza edo idilikoa; beharrak dituzte, denok bezala, eta beren osasuna zaintzerako orduan, askotan ez ditugu gauzak zuzen egiten, informazio faltagatik. Jarraian, maskotak ditugunok gure buruari egin dizkiogun galdera ohikoenen erantzunak topatuko dituzue: 

  • Txakurrek ikusten al dute telebista? Segunduko 70 irudi ikusi behar dituzte pantaila batean gertatzen dena ulertzeko, eta HD telebistek segunduko 100 irudi baino gehiago eskaintzen dituztenek, txakurrek ikusi dezakete bertan emititzen dena, mundu erreala bezainbeste. Hala, teknologia berriei esker bai, txakurrek telebista ikusi dezakete. Hain zuzen, AEBetan txakurrei bereziki bideratutako kateak daude, Dogtv kasu.
  • Txakurrei betaurrekoak jartzen zaizkie? Harrigarria bada ere, kasu batzuetan beharrezkoa izan daiteke. Animaliek, gure antzera, badituzte ikusmen arazoak izan ditzakete. Adibidez, artzai txakur alemaniarrek azaleko queratitis kronikoa izan ohi dute, fotofobia patologia mota bat. Bestetan, zauriak babesteko edota bestelako gaixotasunak zuzentzeko. Dena den, eguzkitako betaurrekoak SOILIK arazoren bat duten txakurrek behar dituzte, besterik ez.

  • Guk erabiltzen dugun xaboiarekin garbitu ditzakegu? Ez eta ez. Oso garrantzitsua da beren azaleko PHarentzat egokia den xaboia erabiltzea. Gizakiok PH azidoa daukagu (5.5) eta txakurrek aldiz, (6.5 eta 7.5 bitarte). Gainera, ez dute guk bezainbeste garbitzeko beharrik; hilabetean behin nahikoa dute.
  • Katua desparasitatu behar dut etxetik irteten ez bada ere? Bai, beti! Katua ez da etxetik aterako, baina gu etengabe gaude sartu eta irten. Gainera, katuek badute balkoi eta leihoetara iristeko gaitasuna, non usoekin kontaktua izan dezaketen.

  • Txakurrek izan dezakete glutenarekiko intolerantzia? Bai, eta oso komuna da. Ematen dizkiegun pentsuen 45% eta 75% karbohidratoak dira, baina naturan ez dute %15 baino gehiago jaten. 
  • Zeintzuk dira debekatutako jakiak? Txakurrek ezin dute guk jaten dugun guzti-guztia jan. Badira haientzat kaltegarriak eta arriskutsuak diren jakiak, hala nola, esnea, mahats eta mahats lehorrak, txokolatea (teobrominaregatik toxikoa da), azukredun elikagaiak, ahuakatea eta Macadamiako intxaurrak.
  • Hortzak garbitu behar dituzte? Hobeto esanda, guk garbitu behar dizkiegu noizbehinka, sarroa ekiditeko. Bestela, luzarora gingivitis eta periodontitis sufritzeko arriskua dute. Baina kontuz; hortzetako pasta berezia behar dute.

  • Gure medikamentuak hartu ditzakete? Paracetamol, ibuprofeno eta antzekoak libreki ematea arriskutsua izan daiteke, ez dakigulako ze dosi den egokia beraientzat. Beraz, albaitariari galdetu BETI.
  • Txakurtegi batetik hartutako txakur heldu bati berrirakatsi diezaiokegu? BAI! Txakurrek iragana ahaztu eta ohitura berriak bereganatzeko gaitasuna dute, eta hasierako beldur, eta jarrera txarrak pixkanaka alboratu ditzakete irakasle egokiarekin. Ez etsi, eta arazoak badituzue, jo irakasle profesional batengana.