Plastikoaren aurkako gerran pauso txiki bat

Plastikoaren aurkako gerran pauso txiki bat Europak edateko lastoak eta plastikozko plater eta mahai-tresnak debekatuko ditu; nahikoa ote? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikoaren-aurkako-gerran-pauso-txiki-bat/@@download/image/desechables.jpg
2018/05/29
albiste-laburra
Europak edateko lastoak eta plastikozko plater eta mahai-tresnak debekatuko ditu; nahikoa ote?
Plastikoaren aurkako gerran pauso txiki bat

Plastikoaren aurkako gerra duela urte batzuk hasi zen, baina oraindik gobernuek neurri txiki eta lausoak hartu dituzte ekologiaren mehatxu larri honi. Orain, pauso txiki bat emanez, Europak erabilera bakarreko plastikoak debekatzea proposatu du; hala, hemendik aurrera, urtebetetze edota bestelako festetan ezingo dira edateko lastoak eta plastikozko plater eta mahai-tresnak erabili.

 

Dena den, ez dute erabakian gehiegi sakondu, eta beraz, ez dago oso argi nola desagerraraziko duten erabilera bakarreko plastiko guzti hori. Erosketak egiteko erabiltzen diren poltsak, zaborra gordetzekoak, tabako iragazkiak, snack poltsak, puxikak... asko dira soilik behin erabiltzen diren plastikoak. Eta zuk, erabiltzen dituzu plastiko horiek?