Begasexualak; haragia jaten baduzu, ez dira sekula zurekin oheratuko

Begasexualak; haragia jaten baduzu, ez dira sekula zurekin oheratuko San Valentin egunean ligatzeko asmoz bazabiltza, kontuz afaltzeko eskatzen duzunarekin! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/begasexualak-haragia-jaten-baduzu-ez-dira-sekula-zurekin-oheratuko/@@download/image/5 copia.jpg
2018/02/12
berria
San Valentin egunean ligatzeko asmoz bazabiltza, kontuz afaltzeko eskatzen duzunarekin!
Begasexualak; haragia jaten baduzu, ez dira sekula zurekin oheratuko

Begano izatea ez da soilik dieta kontua, bizitzeko filosofia modu bat da. Hala, erabat beganoak direnak beren arropen, tresnen eta orokorrean bizitzeko erabiltzen duten guztiaren jatorria begiratzen dute, animaliekin zer ikusirik ez duten guztia hautatuz. Hainbat herrialdetan pauso bat harago ere joan dira, eta haragijaleekin harreman sexualak izateari utzi diote. Arrazoia? Dirudienez, sexu harremanetan animalien partikulak eta proteinak elkarbanatu daitezke.

 

Baina, bereizi ote daiteke beganoa edo haragijalea den gorputz bat? Beganoen esanetan bai: "Ez dut oheratu nahi bere gorputzean hildako animalen aztarnak dituen norbaitekin" diote batzuek, "Haragijaleak direnen gorputzak animalien hilerriak dira" besteek. Dirudienez, gainera, haragijaleen gorputzek usain ezberdina dute, eta hori beganoek nabari dezakete.

 

 

Gehiegizkoa iruditzen zaizu? Badaezpada ere, hurrengo zita begano batekin baduzu, ez eskatu haragirik; zuretzat plater ederra bada ere, baliteke zure bikoteak jateko (eta beste zerbaitetarako) gogoak galtzea.