Aldaketa klimatikoak Internet gabe utziko gaitu

Aldaketa klimatikoak Internet gabe utziko gaitu Uraren mailak igotzen jarraitzen badu, sarea literalki ur azpian geldituko da! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/aldaketa-klimatikoak-internet-gabe-utziko-gaitu/@@download/image/-el-dia-despues-de-manana-tenia-razon--8742-1.jpg
2018/08/13
albiste-laburra
Uraren mailak igotzen jarraitzen badu, sarea literalki ur azpian geldituko da!
Aldaketa klimatikoak Internet gabe utziko gaitu

2033. Horra hor Interneten amaiera urtea. Errealitatea izango da uraren mailak oraingo erritmoan igotzen jarraitzen badu; aldaketa klimatikoak sare gabe utziko gaitu uste baino lehenago.

Oregon eta Winsconsineko ikerketa guneetan ondorioztatu dutenez, uraren igoerak arriskuan jarriko ditu Internet ahalbidetzen duten kable eta datu-guneak. Hala, 2033. urterako sarea masiboki itzaliko da, mundua Internet gabe utziz. Arrisku handiena dutenak kostako hiriak dira, New York, Miami eta Seattle kasu. Gauza ziurra da; uraren maila orain arteko bezala igotzen bada, datozen urtetan 6.500 kilometrotan zabaldutako zuntz optikoa ur azpian geldituko da, 1.000 datu-gunerekin batera. Elementu hauek ez daude uraren eragina jasateko diseinatuta, beraz, segituan huts egingo dute.