Taiwanek homosexualen arteko ezkontza onartzen duen legea martxan jarri du

Taiwanek homosexualen arteko ezkontza onartzen duen legea martxan jarri du Asiako herrialdeetako lehena da horrelako lege bat onartzen eta justu maiatzaren 17an egin du, hain zuzen, Homofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/taiwanek-homosexualen-arteko-ezkontza-onartzen-duen-legea-martxan-jarri-du/@@download/image/1558075176_467168_1558076930_noticia_normal_recorte1.jpg
2019/05/17
albiste-laburra
Asiako herrialdeetako lehena da horrelako lege bat onartzen eta justu maiatzaren 17an egin du, hain zuzen, Homofobia eta Transfobiaren Kontrako Nazioarteko Egunean.
Taiwanek homosexualen arteko ezkontza onartzen duen legea martxan jarri du

2019ko maiatzaren 17an Taiwanen berdintasunaren alde pausu erraldoi bat eman da. Asiako herrialdeetan lehena izan da a sexu berdineko bikoteen arteko ezkontzak onartzen. LGTB+ komunitatearentzat sekulako garaipena da eta baita mundu hobeago bat amesten dugun guztiontzat ere.

Ortzadarraren banderarekin milaka eta milaka pertsona atera dira kalera berdintasunaren aldeko pausu hau ospatzera. Parlamentura bildu dira eta legea onartu eta berehala txaloka hasi dira erabat hunkituta. Legea aldeko 66 bozka eta aurkako 27rekin onartu da.

Haatik, lege berriak muga batzuk ditu. Bikotekide baten haur biologikoa ez den haurrak adoptatzea ez du onartzen edota ezkontza ez da balizkoa izango taiwandarra den bikotea homosexualen ezkontzak onartzen ez dituen herrialde bateko bikotearekin elkartzen bada. Halere, pausu garrantzitsua da eta gaur behintzat ospatzeko eguna da, bihar jarraituko du borrokak.