Jantzi beltzak Urrezko Globoetan

Jantzi beltzak Urrezko Globoetan Urtarrilaren 7ko sari banaketara beltzez jantzita joango dira aktoreak, Weinstein kasuak harrotu dituen zinemaren industrian gertatutako sexu erasoen aurka protestatzeko. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/jantzi-beltzak-urrezko-globoetan/@@download/image/25aeb284a27ed8cbca2ff77f8a02daf2.jpeg
2017/12/20
albiste-laburra
Urtarrilaren 7ko sari banaketara beltzez jantzita joango dira aktoreak, Weinstein kasuak harrotu dituen zinemaren industrian gertatutako sexu erasoen aurka protestatzeko.
Jantzi beltzak Urrezko Globoetan

Harvey Weinsteinen kasuarekin eztanda egin du Hollywoodek, eta agerian utzi ditu zinema industriak urtetan emakumeei eragindako sexu jazarpenak. Elur bola baten antzera, salaketak bata bestearen atzetik aireratu dira, eta ez bakarrik Weinsteinen aurka, baita aktore esaguratsuen kontra ere; Dustin Hoffmann, Kevin Spacey, Steven Seagal, Johnny Depp, Casey Affleck, Michael Fassbender... eta oraindik, icebergaren punta besterik ez dugu ikusi.

 

Zinemaren munduko emakumeek "aski da" esan dute, eta pixkanaka, hitz egiten hasi dira. Eta ez hori bakarrik; lankideei babesa adierazteko, datorren urtarrilaren 7ko Urrezko Globoetara beltzez jantzita joango dira, sexu eraso horiek salatzeko eta berdintasun ekonomikoa aldarrikatzeko. Dagoeneko 30 aktore esanguratsuk baieztatu dute beltzez joango direla, horien artean, Meryl Streep, Emma Stone eta Jessica Chastain, eta urtarrila bitarte atxikimendu gehiago espero dituzte.