Ezkongaien azoka

Ezkongaien azoka Txinan, gurasoek beren seme-alabak "salgai" jartzen dituzte, behingoz ezkondu daitezen... zer iruditzen zaizue? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ezkongaien-azoka/@@download/image/china_mercadillo-930x600.jpg
2019/01/16
berria
Txinan, gurasoek beren seme-alabak "salgai" jartzen dituzte, behingoz ezkondu daitezen... zer iruditzen zaizue?
Ezkongaien azoka

Oraindik ezkongai? Txinan honezkero merkatuan zeundeke. Nola? Gurasoei galdetu! Hain zuzen, Txinan gurasoak merkatura joaten dira, ezkongai dituzten seme-alabak "salgai" ipintzera. Ez da arraroa irekitako aterkiz betetako plazak ikuste herrialdean. Aterkian, mota guztietako mezuak irakurri daitezke: "1989an jaioa, enpresaburua eta etxe baten jabea. Unibertsitatean 8,5 atera zuen. 1,75 neurtzen du eta 75 kilo pisatzen ditu. Ez du erretzen ez edaten".

Hala, guraso txinatarrek Tinderren moduan funtzionatzen dute; aterki bateko ezkongaia interesatuz gero, etorkizuneko aita-amaginarrebek ezkongaien argazkiak elkarbanatzen dituzte. Elkartrukean ados jarri ondoren, bikoteari zita antolatzen diote itsu-itsuan.

Txinan 30 urtetik gora ezkongai jarraitzea drama da familia askorentzat. Oraindik zeharo estigmatizatuta dago gaia, eta familia tradizionaletik kanpo bizitzea ez da erraza. Horregatik, guraso askok erabiltzen dute merkatu hori, nahiz eta askotan seme-alabak ados ez egon. Gizonezkoentzat zaila bada, emakume ezkongaientzat oraindik ere gogorragoa da ez ezkontzeko erabakia hartzea.