Instagrameko janariarekin obsesionaturik?

Instagrameko janariarekin obsesionaturik? Baliteke ortorexia izatea! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/instagrameko-janariarekin-obsesionaturik/@@download/image/00052228.jpg
2018/04/20
berria
Baliteke ortorexia izatea!
Instagrameko janariarekin obsesionaturik?

Instagramen aurki daitezkeen milaka eta milaka argazkien artean bada geroz eta indar handiagoa hartzen ari den genero bat: janari osasuntsua. Tendetzia hau estuki lotuta doa elikatzeko joera aldaketekin; dagoeneko ez dugu janari azkarra horrenbeste maite, eta geroz eta gehiago interesatzen zaizkigu elikagai osasuntsu eta ekologikoak; horri lotuta, geroz eta gehiago dira elikadura begetarianoen eta beganoen jarraitzaileak.

 

Guzti hori islatuta dago argazkien sare sozialean, eta elikagaien inguruko irudiak igotzen dituzten kontuek milaka jarraitzaile dituzte. Zoritxarrez, elikadura osasuntsuaren hainbat jarraitzaile erabat obsesionatu dira, eta ortorexia jasaten hasi dira. Baina, zer da ortorexia?

 

 

Adituen esanetan, osasuntsu elikatzeko obsesioa da, eta jasaten dutenek elikagaien kalitatea eta jatorria zorrotz begiratzen dute. Anorexiak janari kuantitatea neurtzen duen moduan, beraz, ortorexiak kualitatea neurtzen du. Noski, beti ez da erraza jaten dugunaren jatorria erabat ezagutzea, eta bestetik, sareetan zabaltzen diren informazio asko faltsuak izaten dira. Onena? Ez obsesionatzea!