Marrazki bizidunetako animaliekin maskoten abandonuen inguruan kontzientziatzeko ilustrazioak

Marrazki bizidunetako animaliekin maskoten abandonuen inguruan kontzientziatzeko ilustrazioak Maskota baten bizitza ez da joko bat, ez da erabili eta botatzeko objektu bat, izaki bizidunak dira euren emozio eta beharrekin. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/ilustratzaile-batek-marrazki-bizidunetako-animaliekin-maskoten-abandonuen-inguruan-kontzientziatu-nahi-izan-du/@@download/image/7-Summer-Adventures-Nicolas-Amiard4-5cf85fc7350bf__880-768x1024.jpg
2019/06/18

Testua: Jaione Dagdrommer @hellehellei

Maskota baten bizitza ez da joko bat, ez da erabili eta botatzeko objektu bat, izaki bizidunak dira euren emozio eta beharrekin.
Marrazki bizidunetako animaliekin maskoten abandonuen inguruan kontzientziatzeko ilustrazioak

Askorentzat udak bizipoza dakar, une atsegin ugari eta noski, horrenbeste itxarondako oporraldiak. Maskota askorentzat ordea, udak bere erosotasunetik ateratzea dakar eta kalean bizitza bat hasi beharra.

Frantzian adibidez, urtero, uda garaian, 100.000 maskota inguru abandonatzen dira. Abandonatzen dira, hain zuzen, jabeek ezin dutelako txakurtegi bat ala zaintzaile bat aurkitu, edota besterik gabe ez dituztelako eurekin eraman nahi oporretara. Horregatik, jabe askok horrenbeste itxarondako bidaia galdu baino nahiago izaten dute maskota abandonatu. Horrela, txakur ugarik kalean amaitzen dute eta beste asko sakrifikatuak izaten dira.

Zergatik gertatzen da hau?
Kontsumo gizartean bizi garenez, maskotak maiz modu oldarkorrean eskuratzen dira, asko pentsatu gabeko erosketak izan ohi dira. Besterik gabe, euren seme-alaben eguberritako opari bezala erosten dituzte askok animaliak eta ondoren, oporraldiak planifikatzeko garaian eragozpen bilakatzen dira eta abandonatu egiten dituzte bi aldiz pentsatu gabe. Alabaina, pertsona hauek gauza garrantzitsuenaz ahazten dira, maskota horiek bizidun maitagarriak direla, emozioz beteak eta ez jostailu edota osagarri bat.

Horretxegatik Nicolas Amiard artistak frantziarrak ilustrazio batzuk sortu ditu marrazki bizidun eta komikietako maskotekin. Ilustrazioak koloretsuak badira ere egoera tristeak irudikatzen ditut, zoritxarrez oso errealak direnak. Marrazki hauen helburua abandonuen inguruan kontzientziatzea da. Zure pertsonaia gustukoenek abentura bila joateko euren maskota abandonatzen dutela ikusteak sutzen bazaitu ilustrazioek lortu dute euren xedea. Hementxe bere lanaren galeria osoa: