PLASTIKOZKO ONTZIEN ORDEZ BANANONDOAREN HOSTOAK

PLASTIKOZKO ONTZIEN ORDEZ BANANONDOAREN HOSTOAK Supermerkatu batek barazkiak biltzeko plastikozko ontziak ordezkatu ditu bananondoen hostoengatik. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/plastikozko-ontzien-ordez-bananondoaren-hostoak/@@download/image/supermercado-hojas-platanero-07.jpg
2019/04/10
Supermerkatu batek barazkiak biltzeko plastikozko ontziak ordezkatu ditu bananondoen hostoengatik.
PLASTIKOZKO ONTZIEN ORDEZ BANANONDOAREN HOSTOAK

Thailandiako Rimping Supermarket kateak hasi du ekimen hau poltsa eta plastikozko bandejak bananondoen hostoengatik aldatuz. Edozein motatako barazkiak eta begetalak biltzeko balio dute hosto hauek, piperretatik hasi, tipulekin jarraitu eta letxuga edo pepinoarekin amaituz. Alternatiba original, polit eta naturalada da egunero zabor forman bukatzen duen plastiko kantitatea murriztu eta ingurugiroan ahalik eta eragin negatibo gutxiago izateko.

Ideia ona bada ere, irtenbide hau ezingo litzateke mundu mailan aplikatu, sekulako hosto kantitatea beharko bailitzateke merkatu guztietako eskaria betetzeko. Halere, supermerkatu honen ideia jarraibidetzat hartuz, balio dezake beste merkatuentzat inspirazio iturri bezala, bakoitzak inguruan erabili dezakeenarekin antzeko bideak jorratzeko. Gainera, erosten ditugun produktuek ingurugiroan nolako eragina duten hausnartzeko bada ere ekimen zoragarria da!