Bukatuta
Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolisto baten konfidentziak' ikuskizunera joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zuhaitz-gurrutxagaren-futbolisto-baten-konfidentziak-ikuskizunera-joan-nahi-duzu/@@download/image/futbolisto-bate_1407843651.jpg

Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolisto baten konfidentziak' ikuskizunera joan nahi duzu?

Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolisto baten konfidentziak' ikuskizunera joan nahi duzu?
Abuztuaren 22tik 24ra, ostiraletik igandera, ikusgai izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian Zuhaitz Gurrutxagaren 'Futbolisto baten konfidentziak' antzezlana. Donostia Kulturaren eskutik, 2 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu lehen emanaldirako. Animatu eta parte hartu!


Zuhaitz Gurrutxagak, Reala, Rayo Vallecano eta Real Union taldeetan aritutako futbolariak, eszenatokietara egin du jauzi. Hainbeste urtetan politikoki zuzena izan ostean, bere kirol ibilbidean izandako bizipenak kontatzen ditu zeharo lotsagabe. Entrenatzaile ezagunez, taldekide eta adiskideez, maitasunaz, desamodioez, eginiko bidaiez, garaipenik gozoenez edo eta porrotik gazienez aritzen da ordu eta laurdeneko saioan.

Abuztuaren 22an izango da estreinaldiko ikuskizuna eta guk bi sarrera bikoitz ditugu irakurleen artean zozkatzeko. Aukera hau galdu nahi ez baduzu ibili bizkor eta bete beheko koadroa. Zorte on!