Bukatuta
'Zoaz pake santuan' antzerkirako sarrerak irabazi nahi? Parte hartu! https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zoaz-pake-santuan-antzerkirako-sarrerak-irabazi-nahi/@@download/image/l_az_zoaz-pake-santuan.jpg

'Zoaz pake santuan' antzerkirako sarrerak irabazi nahi?

Parte hartu!
'Zoaz pake santuan' antzerkirako sarrerak irabazi nahi?

Datorren ostegunerako, hilak 16, plan borobil bat proposatzen dizugu! Txalo Produkzioen antzezlan berria ikusi nahi? Zoaz pake santuan ikustera eramango zaitu GAZTEZULOk! BI SARRERA BIKOITZ zozkatzen ditugu; azkar ibili eta parte hartu!

Daraman bikote bizimodu aspergarriarekin amaitzeko, andreak, zirt edo zart, gizona pozoitzea erabakiko du. Ekintza gordintze aldera, egin nahi duena aitortuko dio eta giltzapeturik, etxe barruan azken orduak pasatzeko prest dago andrea. Baina aurreikusitako plana hankaz gora jarriko zaio…

Akatsez eta ahuldadez betetako bi pertsonaia ageri dira, baina, aldi berean, dibertigarri eta maitagarriak. Lehertzeko moduko komedia eta etengabeko ustekabez betea da Zoaz pake santuan antzezlana, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean, eta Mikel Laskurain eta Ane Gabarain protagonista dituela.

 

NOIZ: Abuztuak 16, 20:00etan

NON: Donostiako Antzoki Zaharrean