Bukatuta
'Zertarako hegoak' antzezlana Donostian ikusi nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zertarako-hegoak-antzezlana-donostian-ikusi-nahi-duzu/@@download/image/zertarako_hegoa_1367847179.jpg

'Zertarako hegoak' antzezlana Donostian ikusi nahi duzu?

Metrokoadroka sormen laborategiak 'Zertarako hegoak' antzezlana sortu du Berria egunkariaren ekimenez, eta ekainaren 2an, igandea, Donostiako Antzoki Zaharrean aurkeztuko dute iluntzeko 20:00etatik aurrera. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean. Animatu!


Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirietan antzerki emanaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, horietako bat, hain zuzen, Metrokoadroka sormen laborategiak prestatutako 'Zertarako hegoak' antzezlana izango da.

Ainhoa Alberdi, Amaia Corral, Iñigo Ortega, Iraia Elias eta Joseba Roldan dira protagonistak, eta aurkikuntza harrigarri batetatik abiatutako istorioa kontatuko dute: pertsona normal orok ditu super-botereak.

Obraz gozatzera hurbildu nahi baduzu, ez aukera galdu: bete beheko koadroa eta zure izen-abizenak zozketa zakuan sartuko ditugu. Zorte pixka batekin bi sarrera eskuratuko dituzu!