Bukatuta
'Zazpi aldiz elur' emanaldira joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zazpi-aldiz-elur-emanaldira-joan-nahi-duzu/@@download/image/zazpi_aldiz_elu_1393920347.jpg

'Zazpi aldiz elur' emanaldira joan nahi duzu?

'Zazpi aldiz elur' emanaldira joan nahi duzu?
Ttanttaka Teatroaren 'Zazpi aldiz elur (Mikel Laboa elurretan)' ikuskizuna martxoaren 11n, asteartea, aurkeztuko dute Victoria Eugenia antzokian, 20:30ean, dFeriaren baitan. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu beheko koadroa betetzen duzuenen artean!


Mikel Laboa musikariaren omenez osatutako Zazpi aldiz elur lanak Maria Berasarte, Mireia Gabilondo, Iñaki Rikarte, Iñaki Salvador eta Angel Unzu jarriko ditu taula gainean, eta Mikelen nahiez, psikiatriaz, txoriez, bizipozaz eta heriotzaz hasiko dira kontu-kantu-konteta.

Hilaren 11n, asteartea, iluntzeko 20:30ean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian aurkeztuko dute obra. Lagun bat gonbidatu eta bertan izan nahi baduzu, badakizu: bete beheko koadroa, eta zorte on!