Bukatuta
Zarautzen egingo duten Bertso Tramara joan nahi duzu? https://www.gaztezulo.eus/lehiaketak/zarautzen-egingo-duten-bertso-tramara-joan-nahi-duzu/@@download/image/bertso_trama_1367848723.jpg

Zarautzen egingo duten Bertso Tramara joan nahi duzu?

Zarautzen egingo duten Bertso Tramara joan nahi duzu?
Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus nor baino nor ariko dira bertsotan ekainaren 8an, larunbata, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian egingo duten Bertso Traman, 22:00etatik aurrera. GAZTEZULOn bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu izena ematen duzuenon artean.


Berria egunkariaren 10. urteurrenaren harira, kultura ardatz duen egitarau oparoa prestatu dute. Euskal Herri osoko herri eta hirietan antzerki emanaldiak, kontzertuak eta beste hainbat jarduera eskainiko dituzte maiatza eta ekainean, eta horietako bat, hain zuzen, Bertso Trama izango da.

Josu Goikoetxeak jarriko ditu tramak, eta Aitor Atxega arduratuko da musikaz; haiekin batera, Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Amaia Agirre eta Amets Arzallus bertsolariek hartuko dute parte bertso saio original eta dibertigarrian. Bertan izan nahi baduzu, badakizu: bete beheko koadroa, eta zorte on!